AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek iragarri du Kanadako, Mexikoko eta Txinako produktuei muga-zergak jarriko dizkiela

AEBko presidente hautatuak esan duenez, "fentaniloaren fluxua" eta "legez kanpoko migrazioa" gelditu nahi ditu neurri honekin. Agindu du Mexikoko eta Kanadako inportazioei % 25eko muga-zergak jariko dizkiela, eta Txinakoei, % 10ekoak.
Donald Trump, artxiboko irudi batean.
Donald Trump, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Kanpainan behin eta berriz atera zuen muga-zergen gaia Donald Trumpek AEBko presidente hautatuak, eta bozen osteko agerraldietan argi ari da uzten hori dela bere lehentasunetako bat. Atzo iragarri zuen Mexikoko, Kanadako eta Txinako produktuei muga-zergak ezarriko dizkiela, eta horretarako eman zuen arrazoia "legez kanpoko migrazioa" etetea eta "drogaren, eta, bereziki, fentaniloaren fluxua" geratzea izan ziren.

Thuth Social sare sozialean zabaldutako mezuan, Trumpek zehaztu zuen Mexikotik eta Kanadatik AEBra inportatutako produktuek % 25eko muga-zerga izango dutela, harik eta "paperik gabeko migratzaileen eta drogaren inbasioa" amaitu arte.  Azaldu zuenez, bi herrialdeok badute ahalmena arazoa konpontzeko. "Duten boterea erabili eta arazoa konpontzeko eskatzen diegu. Bien bitartean, garesti ordaindu beharko dute!", esan zuen.

Halaber, AEBko presidente hautetsiak azaldu zuen "askotan" hitz egin duela Txinako agintariekin, bere hitzetan, Estatu Batuetara Txinatik iristen den "drogaren, eta bereziki, fentaniloaren" inguruan. "Baina alferrik da. Txinako agintariek hitz eman zidaten zigorrik handiena ezarriko zietela narkotrafikatzaileei, baina, tamalez, ez dute zin egindakoa bete. Inoizko droga kopuru handiena ari da gure herrialdera sartzen. Fluxu hori eten bitartean, % 10eko muga-zergak ezarriko ditugu", erantsi zuen. Zerga horiek lehendik daudenei gehituko zaizkie.

Berehala etorri da erantzuna. Txinak AEBn duen enbaxadak X sare sozialean idatzi du "inork" ez duela irabaziko gerra komertzial bat: "Txinaren eta AEBren arteko lankidetza ekonomikoak eta komertzialak bi herrialdeei egiten die mesede. Inok ez du muga-zergen gerra bat irabaziko".

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X