Gaza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amnistia Internazionalaren txosten baten arabera, Israel genozidioa egiten ari da palestinarren aurka

Agnes Callamard gobernuz kanpoko erakundeko idazkari nagusiak azpimarratu du ondorio "argi" horiek "nazioartearen arreta erakartzeko" balio beharko luketela.
Otoitzaldia Israelek gaur hildako pertsonen gorpuen aurrean, Khan Yunisen (Gaza). Argazkia: EFE
Otoitzaldia Israelek gaur hildako pertsonen gorpuen aurrean, Khan Yunisen (Gaza). Argazkia: EFE

Amnistia Internazionalaren txosten baten arabera, Israel genozidioa egiten ari da palestinarren aurka, Gazako Zerrendaren aurkako erasoaldian. Txosten horren arabera, palestinarrak "suntsitzeko" baldintzak "nahita" ari dira inposatzen.

Agnes Callamard gobernuz kanpoko erakundekoko idazkari nagusiak adierazi duenez, txostenak "erakusten du Israelek Genozidioari buruzko Konbentzioak debekatutako ekintzak aurrera eraman dituela, Gazako palestinarrak suntsitzeko asmoarekin".

Hala, zehaztu duenez, horien artean daude "Gazako biztanle palestinarrak hiltzea, osotasun fisiko edo mentalari kalte larria egitea" eta "nahita suntsipen fisikoa eragingo luketen bizi-baldintzen mende jartzea".

"Hilabeterik hilabete, Israelek giza eskubiderik eta duintasunik merezi ez duen gizapetiko taldetzat hartu ditu Gazako palestinarrak, suntsitzeko asmoa erakutsiz", adierazi du Callamardek.

Ildo horretan, "gertatzen ari dena genozidioa da", berretsi du. "Amaiera eman behar zaio", errepikatu du, eta ohartarazi du "une honetan armak Israeli transferitzen jarraitzen duten estatuek jakin behar dute genozidioa eragozteko betebeharra urratzen ari direla eta konplize izateko arriskua dutela".

"Gure ikerketak agerian uzten du Israelek hainbat hilabetez jarraitu duela eraso genozidak egiten, Gazako palestinarrei eragindako kalte konponezinaz erabat jabetuta", salatu du Callamardek, eta gogorarazi du Israel ekintza horiek egiten ari dela nahiz eta "egoera humanitario tamalgarriaren inguruan hainbat aldiz ohartarazi".

Halaber, Amnistia Internazionaleko idazkari nagusiak azpimarratu du Israelek "Nazioarteko Justizia Auzitegiak juridikoki lotesleak diren erabakien aurka" egiten duela, izan ere, erabaki horietan Tel Aviveko Gobernuari berehala neurriak hartzeko agintzen zaio, "Gazako zibilei laguntza humanitarioa ematea ahalbidetzeko".

Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduak ohar batean adierazi duenez, "Amnistia Internationalak argitaratutako txostena, etsaiak palestinarren aurkako genozidioa nahita egiten duela baieztatzen duena, nazioarteari, Nazio Batuen Erakundeari eta bere erakundeei, genozidioa gelditzeko eta ekintza eza lotsagarri hori gainditzeko egin beharreko lanari buruzko dei berri bat da".

Hala, gobernuz kanpoko erakundeak "AEBek eta beste herrialde batzuek genozidioan parte hartzea" goraipatu du Hamasek, eta mugimendu islamistak egindako salaketen "baieztapena" dela azpimarratu du. Hori dela eta, herrialde horiek "gerra kriminalen aldeko politika lerratuak berehala eteteko" eskatu du, Filastin egunkariak jaso duenez.

Oren Mamorstein Israelgo Atzerri Ministerioko bozeramaileak, aldiz, gobernuz kanpoko erakundea "tamalgarria eta fanatikoa" dela esan, eta txostena "guztiz faltsua eta gezurretan oinarritua" dela erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X