Suizidioek gora egin dute Israelgo Armadan
Israelek gaur jakitera eman duenez, 2023ko urriaren 7tik ikerketapean dauden 28 ustezko suizidio izan dira Armadan, aurreko estatistikekin alderatuta gorakada esanguratsua.
Armadaren datuen arabera, 2023 eta 2024 artean 38 soldaduk bere buruaz beste egin dute, horietako 28k Gazako Zerrendaren setioa hasi ondoren. 2022an 14 suizidio izan ziren eta 2021ean 11, militarren txostenen arabera.
Txostenak adierazten duenez, Ekialde Hurbileko gatazka areagotu ondoren eta Benjamin Netanyahuren Gobernuak irekitako fronte ezberdinetan murgilduta, 2023 eta 2024 artean hildako soldaduen kopurua hamarkadetako handiena izan da.
Txostenaren arabera, 2023ko urritik zerbitzu erregularreko, iraunkorreko eta erreserbako 891 soldadu hil eta 5.569 zauritu dira.
2024an, zerbitzu erregularreko, iraunkorreko eta erreserbako 363 soldadu hil ziren, 2023an hildako 558 soldaduen aldean; horietatik 329 Hamasek hil zituen Israelen aurka urriaren 7an egindako erasoetan.
Gazako Zerrendaren aurkako setioa Israelek libratu duen luzeena da, eta horrek behartu du Estatu sionista 300.000 erreserbista baino gehiago deitzera.
Palestinarren aldetik, 2023ko urritik, biktimen kopurua askoz handiagoa da; izan ere, 45.553 pertsona inguru hil ditu Israelek Gazan bakarrik egindako erasoetan, gehienak zibilak eta horietatik % 70 inguru emakumeak eta adingabeak, Gazako Osasun Ministerioko datuen arabera, eta 108.379 zauritu baino gehiago izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean
Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.
Trumpen azken mehatxua: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da"
Irani emandako ultimatuma amaitzeko ordu gutxiren faltan, agintari estatubatuarrak iragarri du gaur "munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetako bat" biziko dela.
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta izan duten ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur Historia egin duzue, eta harro sentiarazi duzue Amerika osoa, izugarri harro", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".