GAZA, ERASOPEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamas: "Orain Gazaren setioa amaitzeko eta herritarrei laguntza eta aterpea emateko unea da"

Talde islamistak iragarri du bere segurtasun-indarrak berriro zabalduko dituela Gazako Zerrendako "agintaritza guztietan", su-etena hasi bezain laster.
Gaza. Argazkia: Unicef
Gaza. Argazkia: Unicef

Gazako Zerrendan Israelekin adostutako su-etena hastear denean, Hamas talde islamistak esan du orain "setioa amaitzea" dela helburua, eta herritarrei "laguntza eta aterpea" eman behar zaizkiela, Israelgo Armadaren 15 hilabeteko erasoaldiaren ostean eremua erabat suntsituta eta herritarren % 90 etxetik kanpo daudelako.

"Orain dugun egitekoa da setioa amaitzea, gure herritarrei laguntza eta aterpea ematea, zauriak sendatzea, lekualdatuak ekartzea eta berreraikitzea", adierazi du talde islamistak ohar batean.

Oharrean, txalotu egiten du 2023ko urriaren 7an egindako erasoa (1.200 israeldar hil eta 251 bahitu zituzten), ondoren Israelen kontraerasoan 46.800 palestinar hil diren arren.

"Al Aqsa hondoratzeko operazioak okupazioaren amaierara gerturatu gaitu, askapenera eta itzulerara", azpimarratu du Hamasek.

"Okupatzaileak (Israel) ez ditu bere helburuak lortu, eta gizateria lotsatzen duten gerrako krimenak soilik egin ditu", gaineratu du.

Indarrak berriro zabaltzea

Mugimendu islamistako agintariek, gainera, iragarri dute su-etena hasi bezain laster segurtasun-indarrak berriro zabaltzen hasiko dela Gazako Zerrendako "agintaritza guztietan", akordioa betetzen dela egiaztatzeko.

"Barne eta Segurtasun Nazionaleko Ministerioa Gazako Zerrendako agintaritza guztietan zabalduko da, eta gure herriaren esanetara jartzeko betebehar sakratua beteko du gerra eteteko akordioa indarrean jarri bezain pronto", adierazi du Hamasek oharrean, Sanad albiste-agentziak zabaldu duenez.   

Hori horrela, herritarrei eskatu die "segurtasun arduradunei laguntzeko" eta "datozen egunetan agintariek emango dituzten agindu guztiak betetzeko".

AEBk gerraosterako aurkeztutako egitasmoak aurreikusten duenaren arabera, Palestinako Aginte Nazionalak (Mahmud Abbasen Fatah alderdiaren kontrolpean dago) hartuko du agintea Gazako Zerrendan. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa Hamasek berriro Zerrendaren kontrola hartzearen aurka dago guztiz.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X