AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europari % 25eko muga-zergak ezarriko dizkiola iragarri du Trumpek

Europar Batasuna "AEB izorratzeko asmoz" sortu zela adierazi du eta gaineratu duenez, zergen erabakia "hartuta" dago. Hurrengo egunetan emango ditu xehetasunak, baina, aurreratu duenez, orokorrak izango dira, eta autogintzari eta bestelakoei eragingo diete.
Trump Etxe Zuria EFE
Donald Trump, bart. EFE.

"Europar Batasuna AEB izorratzeko sortu zen", hori esan du Donald Trumpek, Europari % 25eko muga-zergak iragartzeko agerraldian.

Izan ere, oraindik xehetasunik eman ez badu ere, ziurtatu du Etxe Zuriak hartua duela Europar Batasunari muga-zerga orokorrak ezartzearen erabakia. 

Aurreratu duenez, datozen egunetan emango ditu xehetasunak, baina azpimarratu du orokorrak izango direla zerga horiek, eta, autogintzari eta hainbat arlori eragingo diela. 

Mexikori, Kanadari eta Europar Batasunari ezarritako neurriak indarrean noiz sartuko diren galdetuta, Trumpek esan du apirilaren 2an izango dela, 1ean izatea nahiagoko lukeen arren. Baina, "apur bat superstiziosoa" dela gaineratu du, izan ere kultura anglosaxoian apirilaren 1ean Inozenteen eguna ospatzen da.

Albiste gehiago mundua

Reunión Trump Zelensky
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek eta Zelenskik Putinekin hiru aldeko bilera egitea babestu dute, bake akordioa ixteko

"Dena ondo ateratzen bada, hiru aldeko bilera bat izango dugula uste dut, eta horrekin gerra amaitzeko zentzuzko aukera egongo dela pentsatzen dut", azpimarratu du Trumpek Zelenskiren aurrean. Horrela, Zelenskik esan du Ukraina "prest" dagoela hiru aldeko bilera bat egiteko. "Uste dut erakutsi dugula jende indartsua garela eta AEBk eta Trump presidenteak berak gerra gelditzeko duen ideia babesten dugula", adierazi du.

Huracán Erin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBk ebakuazioak agindu ditu Ipar Karolinako uharte batzuetan, Erin urakan erraldoia gerturatzen ari delako

4. kategoriako Erin urakanaren tamaina asko handituko da datozen egunetan, Estatu Batuetako ekialdeko kostaldearen eta Bermudasen artean igarotzen denean. Ondorioz, Ipar Karolinan dauden uharte turistiko batzuk ebakuatzeko agindua eman dute agintariek. Estatu Batuetako Urakanen Zentro Nazionalak ohartarazi duenez, Erin urakana Karibeko Turk eta Caico uharteetatik 180 kilometro iparraldera dago, 220 kilometro orduko haize ufadak utzi ditu.

Bombardeo ruso en Járkov
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zelenskik errusiarren eraso "zinikoak" salatu ditu Washingtonen bakeaz hitz egin behar denean

"Errusiako gerra makinak bizitzak suntsitzen jarraitzen dute. Putinek hilketa izugarriak egingo ditu Ukrainaren eta Europaren gaineko presioari eusteko, baita ahalegin diplomatikoak umiliatzeko ere", adierazi du Volodomir Zelenskik bere X sare sozialeko  kontuan. Zelenskik adierazpen horiek egin ditu Jarkoven zazpi hildako eta Zaporiyan hiru hildako utzi dituzten erasoen ostean.

Gehiago kargatu