Gerra komertziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk % 10eko muga-zerga globala ezarriko du; % 20koa jarriko dio EBri, eta % 34koa, Txinari

Gainera, gauerditik aurrera inportatutako autoen gainean % 25eko muga-zerga ezarriko dituztela iragarri du AEBko presidenteak.
20250403085506_trump-aranceles_
18:00 - 20:00
Trumpek muga-zergekin zigortu du mundua

Donald Trump AEBko presidenteak gaur iragarri duenez, "mundu osoko" estatuetako produktuen gainean muga-zergak ezartzeko agindu exekutibo bat sinatuko du. "Mundu osoko herrialdeei muga-zergak ezarriko dizkien agindu exekutibo historiko bat sinatuko dut", adierazi du Trumpek Etxe Zuriko Arrosa Baratzean egindako ekitaldi batean.

Gainera, gauerditik aurrera indarrean egongo diren inportatutako autoen gaineko % 25eko muga-zergak ezarriko dituela iragarri du Trumpek, "Amerika berriro handi egin dezagun" eta bere herrialdeko industria sektorea bultzatzeko.

"Hau da, nire ustez, Estatu Batuetako historiako egunik garrantzitsuenetako bat. Independentzia ekonomikoaren aldarrikapena da", azpimarratu du Trumpek.

"Hainbat hamarkadatan, gure herrialdea arpilatu eta bortxatu dute hurbileko eta urruneko nazioek, bai lagunek, bai etsaiek", ziurtatu du Etxe Zuriko lorategitik.

"Altzairugintzako langileek, automobilgintzako beharginek, nekazariek eta artisau kualifikatuek [...] benetan asko sufritu dute, arduraz ikusi dute atzerriko agintariek gure lanpostuak lapurtu dituztela, atzerriko tranpa batzuek gure lantegiak arpilatu dituztela eta atzerritar sarraskijale batzuek gure amets amerikar ederra suntsitu dutela", gaineratu du.

Hitzaldian, agintariak Hego Korea, Japonia, Vietnam, Thailandia eta Indiari, besteak beste, muga-zergak ez diren neurriak ezartzea leporatu die, esportazioen lehiakortasunaren mesedetan dirulaguntzak edo ekoizpenerako estandarrak jaistea.

% 10eko muga-zerga globala

Zehazki, Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak inportazio guztiei % 10eko zerga globala ezartzea erabaki du, eta karga gehigarriak ezarriko dizkie AEBko produktu eta zerbitzuetan oztopo komertzial eta fiskal handiak ezartzen dituzten herrialdeei —Europako BEZa, esaterako—, AEBko funtzionarioek aurreratu dutenez.

Europar Batasuna eta tankerako herrialde edo bloke ekonomikoei zuzendutako muga-zerga horiek apirilaren 9tik aurrera aplikatuko dira, funtzionario horiek zehaztu dutenez. Iturri horien arabera, % 10eko oinarrizko zerga apirilaren 5ean, larunbata, hasiko da aplikatzen.

% 20ko muga-zergak EBri, eta % 34koa, Txinari

Trumpek iragarri du Europar Batasunetik inportatutako produktu guztien gainean % 20ko muga-zergak ezarriko dituela.

"Haiek kobratzen digutenaren erdia kobratuko diegu, gutxi gorabehera. Beraz, tarifak ez dira guztiz elkarrekikoak izango", ohartarazi du Etxe Zuritik.

Aldez aurretik, Europar Batasuna jarri du jomugan, Estatu Batuetatik esportatutako hegazti produktu gehienak "debekatzeagatik".

Bestalde, Trumpek jakinarazi du Txinari % 34ko muga-zerga ezarriko diotela, AEBko produktuak % 67 garestitzen dituzten politikei erantzuteko. Japoniak % 25eko zigorra jasoko luke; Hego Koreak, % 25ekoa; eta Taiwanek, % 32koa. Gutxien kaltetutakoen artean Erresuma Batua legoke, % 10eko muga-zergarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X