MUGA-ZERGAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Munduko potentziek ohartarazi dute neurriak hartuko dituztela muga-zergen aurrean, kaltegarriak direlakoan

Txinak azpimarratu duenez, "protekzionismoa irteerarik gabeko kalezuloa da", eta Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak adierazi du Britainia Handiko Gobernuak "burua hotz eta lasai" erantzungo duela.
Japoniako burtsa. Argazkia: EFE
Japoniako burtsa. Argazkia: EFE

Trumpek iragarritako muga-zergen aurka erantzuten hasi dira mundu osoko herrialdeak. Horien artean, kaltetuenetakoa, Txina. Asiako erraldoiaren gobernuak iragarri du bidegabea dela  %34ko muga-zergak ezartzea, eta horren aurrean erantzungo dutela. Besteak beste, Japoniako, Erresuma Batuko eta Australiako gobernuek ere neurrien aurka daudela azaldu dute. Europar Batasunak, bere aldetik, azaldu du erantzuteko prest dagoela, baina konfrontaziorik gabe.

Txinak berretsi duenez, "protekzionismoa irteerarik gabeko kalezuloa da". Guo Jiakun Txinako Gobernuaren bozeramaileak berretsi duenez, "gerra komertzialetan ez dago irabazlerik". Ohartarazi duenez, Txinak "beharrezko neurriak hartuko ditu bere interes legitimoak irmo babesteko", eta berretsi du eta merkataritza-gatazkak konpontzeko modu bakarra "berdintasunezko eta elkarrekiko errespetuzko elkarrizketa" dela.

"Argi eta garbi, eragin ekonomikoa izango du", adierazi du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak, Britainia Handiko Gobernuak "burua hotz eta lasai" erantzungo duela gaineratu du. Hala, Starmerrek esan duenez, Trumpek "bere herrialdearen alde jardun du", eta aurreratu du, era berean, berak "Erresuma Batuaren interesen alde" egingo duela.

Frantziaren ustez, AEBko plataforma digital handiek Estatu Batuen muga-zergen ondorioak pairatuko dituzte. "Negoziatzen saiatzen jarraituko dugu, ez baikara gu eraso komertzial honen eragile", esan du Sophie Primas Eliseoko bozeramaileak RTL irratian.

Japoniako Gobernuak "zehatz-mehatz aztertuko ditu" Trumpek iragarritako neurri berrien xehetasunak, eta bilerak egingo ditu kaltetutako sektoreentzat "beharrezko neurriak hartzeko", Mutoren arabera. Halaber, Munduko Merkataritza Erakundeak AEBko muga-zergek araudia urratzen duten ala ez erabaki beharko duela esan du.

Robert Habeck Alemaniako Ekonomia eta Klima ministroak AEBko "muga-zergen maniaren" ondorio kaltegarriez ohartarazi du, eta Europaren indarra aipatu du erantzun bateratua emateko. "Negoziazioaren alde egin dugu beti, ez konfrontazioaren alde. Hori da, oraingoz, zuzenena. Horregatik, ona da Europako Batzordeak Estatu Batuekin negoziatutako irtenbide bat bilatzen jarraitzea. Horretarako oraindik tartea dugu", azpimarratu du komunikatuan.

Anthony Albanese Australiako lehen ministroak baztertu egin du AEBren aurkako neurriak hartuko dituenik. "Muga-zergek (...) ez dute oinarririk eta gure bi nazioen arteko aliantzaren funtsaren kontrakoak dira. Hau ez da lagunarteko ekintza bat. Erabakiak ziurgabetasuna areagotuko du munduko ekonomian eta kostuak handituko dizkie AEBko etxeei. AEBko herriak prezio altuagoa ordainduko du zentzurik gabeko muga-zerga horiek direla eta", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X