Gerra komertziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Telefonoak, ordenagailuak eta txipak % 125eko muga-zergatik salbuetsiko ditu Trumpek

Teknologia gailuak erosten dituzten kontsumitzaileengan izango du, beraz, eragina AEBko presidentearen iragarpenak, eta, besteak beste, Apple nahiz Samsung Electronics enpresei ere egingo die mesede.
AEBko presidente Donald Trump
AEBko presidente Donald Trump. Argazkia: EFE

AEBko Gobernuak iragarri du sakelako telefonoei, ordenagailuei, mikroprozesadoreei eta beste zenbait produktu elektronikori ez dizkiola iragan apirilaren 2an Donald Trump estatubatuar presidenteak iragarritako muga-zergak ezarriko.

Teknologia gailuak erosten dituzten kontsumitzaileengan izango du, beraz, eragina AEBko presidentearen iragarpenak, eta, besteak beste, Apple nahiz Samsung Electronics enpresei ere egingo die mesede.

Izan ere, Appleren iPhone telefonoen % 90 Txinan ekoizten dituzte, Wedbush Securitiesek emandako datuen arabera.

Gainera, Everscore IS-en esanetan, Txinak ekoizten ditu iPad gailuen % 80, eta Mac ordenagailuen % 50.

Kontuan hartzekoa da, bestalde, Trumpek muga-zergak handituko zituela iragarri zuenetik, Applek 640.000 milioi dolar galdu dituela merkatu-balioan, eta Microsoftek aurrea hartu diola.

AEBk bi muga-zerga mota ditu egun: Txinak esportatutako produktuei jarritakoa, % 125ekoa, eta munduko gainerako herrialdeei ezarritakoa, % 10ekoa.

Aipatu bezala, sakelako telefonoak, ordenagailu eramangarriak, disko gogorrak, mikroprozesadoreak, memoria txipak eta erdieroaleak ekoizteko makinak salbuetsiko ditu % 125eko muga-zergatik. Horrek esan nahi du Taiwan Semiconductor Manufacturing Co multinazionalari ere eragingo diola neurriak.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X