Gerra komertziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erdieroaleen muga-zergen ingurukoak eta salbuespenak "aldi baterako" diren argituko du Trumpek astelehenean

Txinako telefonoak, ordenagailuak, pantailak eta beste osagai teknologiko batzuk % 145eko mugasariak aplikatuko litzaizkiekeen ondasun-zerrendetatik kanpo uzteko erabakia "behin-behinekoa" dela esan du igande honetan AEBko Merkataritza idazkariak.
Erdieroaleak Txinako elektronika azoka batean.
Erdieroaleak Txinako elektronika azoka batean.

Txinarekin duen gerra komertzialaren erdian eta Etxe Zuriak estrategian egindako joera aldaketen ondorioz zalantzak piztu direnez, Donald Trump AEBko presidenteak astelehenean hitz egingo du erdieroaleei muga-zergen balizko aplikazioaz. 

Azken hamar egunetan merkatuak astindu ditu Trumpek, aurrena mundu osoko herrialdeei muga-zerga handiak ezartzeko iragarpena egin eta gero atzera eginda, bai eta Pekinen aurkako erasoa areagotuta, AEBko zorraren finantziazio-kostuak gorantz jarraitzen zuen bitartean. Larunbat honetan jakin da Washingtonek Txinako hainbat eta hainbat produktu teknologiko zergapetu gabe uztea erabaki duela.

Aduanen eta Mugako Babesaren Bulegoak (CBP, ingelesez) Txinako telefonoak, ordenagailuak, pantailak eta era guztietako osagai teknologikoak % 145eko muga-zergak aplikatuko litzaizkiekeen ondasun-zerrendetatik kanpo uzteko hartutako erabakiari buruz galdetu diotenean, Trumpek esan du astelehenean emango duela informazio gehiago.

"Astelehenean emango dizuet erantzuna. Oso zehatzak izango gara", erantzun du errepublikanoak Air Force One hegazkinean.

Gauzak ez baitaude batere garbi. Izan ere, larunbatean iragarritakoari ñabardura egin dio gaur AEBetako Merkataritza idazkariak eta produktu horiei muga-zergak kentzea baino "tarifa berezietan" sartuko direla hilabete barru edo esan du. Trumpek berak argitu beharko du astelehenean, zer egiteko asmoa duten.

Inportazioei % 100etik gorako muga-zergak aplikatzen ari diren testuinguruan, Washingtonen eta Pekinen artea nolabaiteko hurbilketa ikusteko egarriz daude merkatuak, munduko bi ekonomia handienen arteko gerra komertziala korapilatu ez dadin eta atzeraldi globala eragin ez dezan.

Pekinen eta Washingtonen arteko balizko hurbilketaren seinaleak atzemateko zain, edota bi aldeak isilean bada ere negoziatzen ari direla baieztatzeko zain, datozen egunetan AEBetako Altxorraren tituluetan egongo da arreta, bai eta Trumpen Gobernuaren eta beste aktore garrantzitsuen (Japonia, Hego Korea eta Europar Batasuna, besteak beste) arteko beste negoziazio arantzelario batzuen aurrerapenetan ere. Esaterako, Maros Sefcovic Europar Batasuneko Merkataritzako komisarioa Washingtonen izango da astelehenean, AEBko bere homologoekin hitz egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X