Trump da azken zazpi hamarkadetan onespen baxuena jaso duen presidentea, inkesten arabera
Donald Trump AEBko presidenteak du azken zazpi hamarkadetan izan diren presidenteen lehen 100 aginte-egunetan onespen baxuena, igande honetan hainbat hedabidek argitaratutako inkesten arabera.
SSRSk CNNrentzat egindako inkesta baten arabera, agintari errepublikanoak % 41eko onarpen-indizea du agintean eman dituen lehen 100 egunetan (apirilaren 30ean beteko dira). 1953an presidente izendatu zuten Dwight Eisenhowerren garaitik epe horretan indize baxuena lortu duen presidentea da, Trumpen beraren lehen agintaldikoa baino baxuagoa.
Trumpen kudeaketaren onarpenak 4 puntu egin du behera martxotik eta 7 puntu otsailetik.
Galdetutakoen % 22k baino ez du adierazi Trumpen kudeaketa onartzen duela, minimo berri bat, eta herritarren % 45ek erabat gaitzetsi dute kudeaketa hori, inkesta horren arabera.
CNNren esanetan, Trumpen onarpenak nabarmen egin du behera (-% 7) martxotik emakumeen eta hispanoamerikarren artean; % 36raino emakumeen artean eta % 28raino hispanoen artean.
Bestalde, Washington Post-ABC News-Ipsos erakundeak egindako inkestaren arabera, Trumpek "gero eta aurkakotasun handiagoa eragiten du bere asmo handiko agenda eztabaidagarriarekin", eta bere onarpen-indizea gainbeheran dago.
Inkesta horren arabera, Trumpen onarpen orokorreko indizea duela bi hilabete baino txikiagoa da; izan ere, AEBko helduen % 39k Trumpen kudeaketa onartzen dute, % 55ek ez dute onartzen, eta horietatik % 44k erabat gaitzesten dute. Otsailean, iruzkinen % 45 positiboak ziren eta % 53 negatiboak.
Galdeketaren arabera, erregistratutako boto-emaileen artean, are nabarmenagoa da gainbehera: otsailean, erregistratutako boto-emaileen % 48k kalifikazio positiboa eman zioten eta % 51k negatiboa; orain aldiz, % 42k onetsi eta % 55ek gaitzetsi dute Trumpen kudeaketa.
Bestalde, Associated Press-NORCeko Gai Publikoen Ikerketa Zentroak asteburu honetan argitaratu duenez, 10 estatubatuarretik 4k uste dute Trump buruzagi kaskarra izan dela bigarren agintaldian.
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.
Artemis II misioak Ilargiaren alderdi ezkutuari ateratako argazkia argitaratu dute
Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.
Trumpek mehatxu larriak egin ditu Iranen kontra, baina astelehenerako akordioa lortzea ere "posible" dela esan du
"Uste dut aukera asko daudela akordio batera iristeko. Oraintxe ari dira negoziatzen", adierazi du, eta akordiorik lortu ezean, "dena lehertu eta petrolioaz jabetzea" pentsatzen ari dela esan du. Ormuz irekitzeko ultimatuma asteartera atzeratu du.
Artemis II misioko astronautek ikusi dute dagoeneko Ilargiaren alderdi ezkutua
"Bart ikusi dugu lehen aldiz Ilargiaren alderdi ezkutua, eta ikusgarria izan da oso. Ikustean, Ilargia ez denaren nolabaiteko sentsazio bat sortu zaigu, ez baitu ikustera ohituta gauden Ilargiarekin zerikusirik", azaldu dute.
Leon XIV.a aita santuak gerraren aurkako aldarria egin du eta armak uzteko eskatu du
Tradizioan ez bezala, non pontifizeek mundu mailako diskurtsoa erabiltzen duten nazioarteko tentsio-guneak errepasatzeko, Leon XIV.ak ikuspegi orokor baten alde egin du, eta axolagabeak ez izateko eta gaitzaren, gorrotoaren eta gerraren aurrean ez etsitzeko eskatu du.