GAZA, ERASOPEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Edan Alexander israeldar-estatubatuarra askatuko du Hamasek Gazan su-etena lortzeko borondate oneko keinu gisa

Gaur askatuko dute "ziur aski". Israelek argitu du ez duela su-etena adostu, eta bahitutakoa libre uzteko "korridore seguru bat" prestatzen ari dela. "Negoziazioek oldarraldi betean jarraituko dute; borrokak areagotzea dugu aurreikusita", azaldu du.
Edan Alexanderren senideak New Yorken. Argazkia: EuropaPress
Edan Alexanderren senideak New Yorken. Argazkia: EuropaPress

Hamas Palestinako mugimendu islamistak Edan Alexander militar israeldar-estatubatuarra askatuko duela iragarri du, borondate oneko keinu gisa, "su-etena lortzeko, pasabideak irekitzeko eta laguntza eta sorospena Gazako zerrendara iristea ahalbidetzeko".

Khalil al-Hayya Hamasek Gazan duen buruzagiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, erabaki horrekin "negoziazio intentsiboak eta ahalegin serioak" hasteko prest agertu da mugimendua, "gerra geldiaraziko duen eta presoak adostasunez trukatzea ahalbidetuko duen azken akordioa lortzeko".

Hamasek, halaber, Gazako Zerrenda erakunde independente eta profesional batek administratzeko akordio bat lortzeko borondatea adierazi du, lasaitasuna eta egonkortasuna bermatzeko, bai eta blokeoa amaitzeko eta herria berreraikitzeko ere.

Iragarpenaren ostean, Netanyahuren Bulegoak argitu du ez duela su-etena adostu, ezta Hamaseko presoen askatzea ere. "Edan Alexander bahitu israeldar-estatubatuarra libre uzteko korridore seguru bat prestatzen ari gara, besterik ez". 

"Negoziazioek oldarraldi betean jarraituko dute; borrokak areagotzea dugu aurreikusita", azaldu du bulegoak ohar bidez.

AEB, Israelera

Steve Witkoff AEBk Ekialde Hurbilerako duen ordezkari bereziak Israelera bidaiatuko duela iragarri du, Edan Alexander askatuko dutela bermatzeko. "Bihar askatuko dute, ziur aski".

"Negoziazio luzea izan da jende askorekin, eta eskerrak eman nahi dizkiegu", esan dio NBC News kateari.

Hamasek adierazi du negoziazio "zuzenak eta aurreratuak" dituela AEBrekin

Bestalde, Palestinako mugimendu islamistaren buruzagitzak igande honetan baieztatu du Estatu Batuekin negoziazio "zuzenak eta aurreratuak" dituztela, Gazako Zerrendan su-etena berrezartzeko eta laguntza humanitarioa sartzeko helburuz.

Al Jazeera kateari egindako adierazpenetan, Hamaseko buruzagitzako kide batek baieztatu du elkarrizketa horiek "duela egun batzuetatik" daudela martxan eta zehaztu du Israelek martxotik blokeatuta duen laguntzaren sarrerari buruz zein su-etenari buruz hitz egiten ari direla.

Era berean, AEBko komunikabideek zabaldu dute Steve Witkoff bitartekaria Qatarrekin eta Egiptorekin hitz egiten ari dela bahituak askatzea eta "gatazka deseskalatzea" lortzeko.

Lehen ministroak aurrez egindako agerraldi batean Gazako gerrarako "egun kritikoetan" daudela esan du, eta Hamasek Edan Alexander militar israeldar-estatubatuarra askatzeko aukerarekin ere espekulatu du, datorren astean eskualdea bisitatuko duen Donald Trump AEBko presidentearekiko "keinu gisa", Walla Israelgo albiste atariak jasotzen duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Iran gizakateak zubia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean

Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X