Genozidioa Gazan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek 'Gedeonen gurdiak' operazioa abiatu du Gazan, eskala handiko lurreko erasoaldia

Ostegunetik hona 220 pertsona hil eta ia 500 zauritu dituztela salatu dute agintari gazatarrek.
Israelgo tankeak Gazan. Irudia: EFE
Israelgo tankeak Gazan. Irudia: EFE

Israelgo Defentsa Indarrek (FDI) iragarri dutenez, Gazako Zerrendaren aurkako erasoa hedatu dute, 'Gedeonen gurdiak' operazioa abiarazita. 

"Azken 24 orduetan, Armadak eraso zabalak egin ditu eta soldaduak mobilizatu dituzte Gazako Zerrendan kontrolatutako eremuez jabetzeko, 'Gedeonen Gurdiak' operazioa abiarazteko eta Gazako kanpaina zabaltzeko, Gazan gerraren helburu guztiak lortzeko helburuz, bahituak askatzea eta Hamasen porrota barne", iragarri du Israelgo Armadak X sare sozialean kaleratutako mezu batean.

"Hegoaldeko Komandoko FDI indarrek lanean jarraituko dute Israelgo herritarrak babesteko eta gerraren helburuak lortzeko", gaineratu du FDIk bere mezuaren amaieran.

Armadak berak azken egunean Gazako Zerrendan "150 helburu terrorista baino gehiagori" eraso diela ziurtatu ostean iritsi da mezua. Ostegunetik hona 220 pertsona hil eta ia 500 zauritu dituztela salatu dute agintari gazatarrek.

Palestinako hedabideen arabera, Israelgo indarren lehen helburu nagusia Deir al-Balah herria da, Gaza erdialdean. Artilleria eta aireko eraso gogorrak ari dira egiten bertan. 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X