Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andrii Portnov abokatu ukrainarra tiroz hil dute, Madrilen

Biktima Victor Yanukovich Ukrainako presidente ohiaren aholkulari ohia zen, eta ustelkeriagatik eta giza eskubideen urraketengatik ikertzen ari ziren.
Polizia Nazionala asteazken honetan Andrei Portnov hil duten lekuan
Polizia Nazionala asteazken honetan Andrei Portnov hil duten lekuan. EFE.

Andrei Portnov, Viktor Yanukovich Ukrainako presidente ohiaren aholkulari ohia, hil dute asteazken goizean Pozuelo de Alarconen (Madril). Seme-alabak eskolan utzi ostean, hainbat lagunek tirokatu dute bere autora igotzera zihoala, eta bertan hil da, zaurien ondorioz.

Portnovek 52 urte zituen, eta 2010etik 2014ra bitartean Yanukovichen administrazioan pertsona garrantzitsua izan zen, eta aholkulari nagusietako bat izatera iritsi zen.  Euromaidan manifestazioen errepresioan parte hartzea leporatu zioten, eta hainbat ikerketatan inplikatuta zegoen, ustelkeriagatik eta giza eskubideen urraketengatik.

Egileek ihes egin dute, eta poliziak bilaketa dispositibo zabala aktibatu du, droneak eta helikoptero bat barne. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta oraingoz ez dute hipotesirik baztertu, ezta atxiloketarik egin ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X