Gerra komertziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekainetik aurrera % 50eko muga-zerga ezartzeko mehatxua egin dio Trumpek EBri

Etxe Zuriko maizterra ziur agertu da Europar Batasunak ez duela azkenean muga-zergarik ordaindu beharko, "enpresak bidali eta lantegiak AEBn eraikiko dituelako". Europako burtsa nagusiek galerak izan dituzte gaurko saioan, Trumpen mehatxuen ondorioz.
Donald Trump
Donald Trump. EFE.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentearen ustez, Europar Batasunarekin egindako negoziazioek "ez dute fruiturik eman", eta, hori dela eta, ekainaren 1etik aurrera EBko produktuei % 50eko muga-zerga ezartzeko gomendatu du.

"Haiekin ditugun elkarrizketak ez dira fruiturik ematen ari. Beraz, 2025eko ekainaren 1etik aurrera Europar Batasunari % 50eko muga-zerga zuzena jartzeko gomendatzen dut", iragarri du Trumpek Truth Social sarean duen profilaren bidez. "Produktua Estatu Batuetan fabrikatzen bada, ez da inolako muga-zergarik aplikatuko", gaineratu du.

Etxe Zuriko maizterrak berretsi duenez, merkataritza arloan "AEBz baliatzeko helburuarekin sortu zuten" Europar Batasuna.

Horren harian, besteak beste, EBren merkataritza oztopoak, BEZa, zigor korporatibo "barregarriak", merkataritza oztopoak, diru-manipulazioak, enpresa estatubatuarren aurkako "justifikaziorik gabeko" eskaerak direla eta, Ameriketako Estatu Batuekiko merkataritza defizita sortu dute, eta "kopuru erabat onartezina da", Trumpen aburuz.

Kontrakoa esan eta ordu batzuetara, Trump ziur agertu da Europar Batasunak ez duela azkenean muga-zergarik ordaindu beharko, "enpresak bidali eta lantegiak AEBn eraikiko dituelako".

Adierazpen horien aurrean, Maros Sefcovic Europar Batasuneko Merkataritza komisarioak bi aldeei mesede egingo dien akordio bat bilatzeko "erabateko konpromisoa" helarazi dio AEBri.

"Europako Batzordea zintzotasunez lan egiten jarraitzeko prest dago. EBren eta AEBren arteko merkataritza paregabea da, eta errespetuan oinarritu behar da, ez mehatxuetan. Gure interesak defendatzeko prest gaude", adierazi du X sare sozialean.

Sefcovicek Howard Lutnick AEBko Merkataritza idazkariarekin eta Jamieson Greer ordezkariarekin telefonoz hitz egin ostean egin ditu adierazpenok.

Muga-zerga Appleri

Bestalde, AEBko presidenteak iragarri du Applek % 25eko muga-zerga ordaindu beharko duela AEBn saltzen diren baina AEBtik kanpo ekoizten diren iPhone telefonoen truke.

"Aspaldi jakinarazi nion Appleko Tim Cooki Ameriketako Estatu Batuetan saltzen diren iPhoneak herrialde horretan fabrikatzea eta muntatzea espero dudala, ez Indian, ezta beste inon ere", azaldu du.

Trumpen mehatxuek Europako burtsak astindu dituzte

Europako burtsa nagusiek galerak izan dituzte gaurko saioan. Kontinente zaharreko merkatuak orekan mugitzen ari ziren, baina 14:00ak aldera bat-batean % 2 baino gehiago jaitsi dira, Trumpek mezuak Truth Social sare sozialean argitaratu ostean. Hala ere, itxieran, burtsek beherakadak arindu dituzte.

Milan izan da galeren buru Europan, % 1,94 galduta. Parisek % 1,65 egin du behera, luxuaren sektoreak bultzatuta; Frankfurtek, % 1,54; eta Madrilek, % 1,18, nahiz eta 14.100 puntuei eutsi.

Kapitalizazio handieneko Europako enpresek kotizatzen duten Euro Stoxx50 indizeak % 1,81 egin du behera, eta Londresek, % 0,24.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X