Gutxienez 12 hildako eta dozenaka zauritu Errusiak Kieven eta beste hiri batzuetan egindako eraso zabalean
Gutxienez 12 pertsona hil eta dozenaka zauritu dira gaur goizaldean Errusiak Kieven, Ukrainako hiriburuan, eta herrialdeko beste hiri batzuetan egindako erasoaldian, bertako agintariek jakinarazi dutenez.
Mykolaiven egindako erasoen ondorioz, 210 pertsona baino gehiago etxetik atera behar izan dituzte, eta zenbait etxebizitza eraikin erabat suntsituta geratu dira.
Moskuko Defentsa Indarrek Ukrainaren 95 drone geldiarazi dituztela iragarri ostean izan da erasoa. Drone horietako batzuk Moskura bidean omen zihoazen, Kremlineko iturrien arabera.
Gaurko erasoaren bezperan, Ukrainak iragarri zuen 13 pertsona hil zituela Errusiak larunbatean egindako erasoetan. Timur Tkatxenko Kieveko Administrazio Militarraren buruaren esanetan, "hiriburuaren aurkako eraso konbinatu handiena" izan zen.
Burutu dute 2.000 presoen trukea
Bien bitarteen, bi herrialdeek burura eraman dute jada 2.000 presoren trukea. Atzo 307 preso trukatu zituzten, Turkian izandako elkarrizketen ondoren adostutako bigarren fasean, ostiralean 390 trukatu ostean. Hala, gaur azken trukea egin dute, 606 soldadurena (303 alde bakoitzeko), eta jada etxera itzuli dira bi aldeetako 2.000 preso.
Zelenskik irmotasuna eskatu du
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak Errusiaren aurka irmotasunez jokatzeko deia egin die bakea nahi duten nazioarteko eragileei, asteburuan "eraso masiboa" izan ostean.
"Errusiako agintarien aurkako presio handirik egiten ez bada benetan, basakeria hau ezin da gelditu", adierazi du presidente ukrainarrak Telegramen, eta Moskuren aurka "irmo" egiteko beharraz ohartarazi.
"Irmotasuna da orain garrantzitsuena, AEBren irmotasuna, europarren irmotasuna eta bakea nahi duten munduko guztiena", adierazi du Ukrainako estatuburuak, "isunek lagundu" egingo luketela gehitu aurretik.
"Munduak badu Errusiako ekonomiaren ahulguneen berri. Posible da gerra gelditzea, baina soilik Errusiari presioa egiteko indarra erabiliz", adierazi du Zelenskik.
"Putin misiletan ez pentsatzera behartu behar dugu, gerraren amaieran pentsatzera behartu", azpimarratu du Ukrainako agintari nagusiak.
"AEBren isiltasuna" eta "munduko beste batzuen isiltasuna dira Putin hauspotzen dutenak", gaineratu du.
Erasoak, "bake memoranduma" aurkeztu beharrean
Andri Sibiga Ukrainako Atzerri ministroak gogor kritikatu zuen Errusia larunbatean egindako erasoengatik, "bake memoranduma" aurkeztu beharrean erasoak egiteagatik.
"Astebete igaro da Istanbuletik, eta Errusiak oraindik ez du bake memoranduma bidali. Horren ordez, Errusiak drone eta misil hiltzaileak bidaltzen ditu zibilen aurka", adierazi zuen Sibigak X sare sozialean.
Horren ustez, erasoak izan dira "Errusiak nazioarteko bake ahaleginei emandako erantzuna, eta agerian utzi dute Moskuren aurkako isunen bidez presioa egitea beharrezkoa dela bake prozesua bizkortzeko".
EBk "eraso gogorrenetakoa" izan dena gaitzetsi du
Hadja Lahbib Europar Batasuneko Krisiak Kudeatzeko komisarioak salatu du gaurkoa izan dela Ukrainako gerra hasi zenetik Errusiak egin duen "eraso gogorrenetako bat".
"Gerra hasi zenetik izan den eraso gogorrenetako batean, Errusiako indarrek gutxienez 12 pertsona hil dituzte, tartean hiru haur errugabe", adierazi du komisarioak sare sozialetan, bonbardaketetan suntsitutako eraikinen irudiekin batera.
"Zenbat bizitza gehiago galdu behar dira basakeria honi eta Errusiak nazioarteko zuzenbide humanitarioari dion mespretxua amaitzeko?", gehitu du Lahbibek.
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.
Artemis II misioak Ilargiaren alderdi ezkutuari ateratako argazkia argitaratu dute
Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.
Trumpek mehatxu larriak egin ditu Iranen kontra, baina astelehenerako akordioa lortzea ere "posible" dela esan du
"Uste dut aukera asko daudela akordio batera iristeko. Oraintxe ari dira negoziatzen", adierazi du, eta akordiorik lortu ezean, "dena lehertu eta petrolioaz jabetzea" pentsatzen ari dela esan du. Ormuz irekitzeko ultimatuma asteartera atzeratu du.
Artemis II misioko astronautek ikusi dute dagoeneko Ilargiaren alderdi ezkutua
"Bart ikusi dugu lehen aldiz Ilargiaren alderdi ezkutua, eta ikusgarria izan da oso. Ikustean, Ilargia ez denaren nolabaiteko sentsazio bat sortu zaigu, ez baitu ikustera ohituta gauden Ilargiarekin zerikusirik", azaldu dute.
Leon XIV.a aita santuak gerraren aurkako aldarria egin du eta armak uzteko eskatu du
Tradizioan ez bezala, non pontifizeek mundu mailako diskurtsoa erabiltzen duten nazioarteko tentsio-guneak errepasatzeko, Leon XIV.ak ikuspegi orokor baten alde egin du, eta axolagabeak ez izateko eta gaitzaren, gorrotoaren eta gerraren aurrean ez etsitzeko eskatu du.