Chavismoak garaipen zabala lortu du hauteskunde erregionaletan, Venezuelako 24 eskualdeetako 23tan irabazita
Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionalak (CNE) chavismoaren garaipea baieztatu du herrialdeko 24 eskualdeetako 23tan, tartean Guayana Esequiban, Guyanak kudeatzen duen baina Venezuelak bere sentitzen duen 160.000 kilometro koadroko lurraldean.
"Hauteskunde mahaien % 93,01 zenbatuta", chavismoak Zulia (ipar-mendebaldea), Barinas (mendebaldea) eta Nueva Esparta berreskuratu ditu, haurreko hauteskunde erregionaletan oposizioak bereganatu ostean. Alberto Galindez antichavistak Cojedesen (mendebaldea) agintzen jarraituko du.
Guayana Esequiban Neil Villamizar chavista izan da garaile, Armada Bolivartarrean 34 urtez ibilitako militarra, eta esan du Caracasek eta Georgetownek beretzat nahi dituzten Venezuela hegoaldeko lurraldeetara "venezuelartasuna" eramateko egitasmoa duela.
Carlos Quintero CNEren presidenteordeak esan du emaitzak behin betikoak direla, eta horregatik, eskualdeetako hauteskunde batzordeei "karguak esleitzeko eta aldarrikatzeko prozesua" abiatzeko agindua eman die.
"Burujabetza egun bat bizi izan dugu, Venezuelako herriaren adierazpen zibikoa eta demokratikoa, herriak botoen bidez hitz egin du", azpimarratu du Quinterok, emaitza errespetatzeko deia egitearekin batera.
CNEren arabera, parte-hartzea % 42,63koa izan da, 21,4 milioi inguru botorekin.
Plataforma Unitario Demokratikoa (PUD) oposizioko koalizio nagusiak ez ditu hauteskundeotako emaitzak onartu, iazko presidentzialetan Edmundo Gonzalez Urrutiak irabazi zuela eta Nicolas Maduroren garaipena iruzurra izan zela defendatzen baitu.
"Sekula baino indartsuago"
Emaitzen berri izan ostean, Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak esan du chavismoa "sekula baino biziago eta indartsuago" dagoela.
"Blokeoak, isun kriminalak, faxismoa eta indarkeria gorabehera, iraultza bolivartarrak erakutsi du sekula baino biziago eta indartsuago dagoela. Chavismoaren boterea erakutsi dugu, XXI. mendeko bolivarianismoarena", adierazi du Caracasen egindako ekitaldi batean.
Urtarrilean hirugarren agintaldiari ekin zion presidenteak Venezuelako Alderdi Sozialista Batuak (PSUV) Zulian lortutako garaipen "ikaragarria" nabarmendu du, eta Barinas "berreskuratu" izana.
Maria Corina Machado buruzagi antichavistak, bere aldetik, esan du venezuelarren % 85ek ez dutela botoa eman, eta hori Maduroren "erregimen kriminalaren" beste porrot bat dela. Gainera, "trantsiziorako" deia egin dio Armadari, "ordenarekin eta segurtasunarekin", eta "betebehar konstituzionala" jarraituz eta "herri burujabetza bermatuta".
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.
Artemis II misioak Ilargiaren alderdi ezkutuari ateratako argazkia argitaratu dute
Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.
Trumpek mehatxu larriak egin ditu Iranen kontra, baina astelehenerako akordioa lortzea ere "posible" dela esan du
"Uste dut aukera asko daudela akordio batera iristeko. Oraintxe ari dira negoziatzen", adierazi du, eta akordiorik lortu ezean, "dena lehertu eta petrolioaz jabetzea" pentsatzen ari dela esan du. Ormuz irekitzeko ultimatuma asteartera atzeratu du.
Artemis II misioko astronautek ikusi dute dagoeneko Ilargiaren alderdi ezkutua
"Bart ikusi dugu lehen aldiz Ilargiaren alderdi ezkutua, eta ikusgarria izan da oso. Ikustean, Ilargia ez denaren nolabaiteko sentsazio bat sortu zaigu, ez baitu ikustera ohituta gauden Ilargiarekin zerikusirik", azaldu dute.
Leon XIV.a aita santuak gerraren aurkako aldarria egin du eta armak uzteko eskatu du
Tradizioan ez bezala, non pontifizeek mundu mailako diskurtsoa erabiltzen duten nazioarteko tentsio-guneak errepasatzeko, Leon XIV.ak ikuspegi orokor baten alde egin du, eta axolagabeak ez izateko eta gaitzaren, gorrotoaren eta gerraren aurrean ez etsitzeko eskatu du.