DOGE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elon Musk AEBko Gobernutik atera da, Trumpen politika fiskalarekin "desengainua" hartu duelako

"Gastuen lege-proiektu erraldoiak aurrekontu-defizita handitu egiten du, ez du murrizten", adierazi zuen aurreko egunean Hegoafrikako enpresariak.
Elon Musk, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Elon Musk, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Elon Musk enpresariak iragarri duenez, amaitu du Donald Trumpen "Gobernuko langile berezi" gisa. Gobernuaren Eraginkortasunerako Departamentua (DOGE, ingelesezko siglak) zuzendu du, eta hori "bukatu da". Aurreok egunean, Muskek aitortu zuen "etsita" dagoela erreforma fiskalaren proiektuarekin.

"Gobernuko langile berezi gisa programatutako denbora amaitzen den heinean, eskerrak eman nahi dizkiot Donald Trump presidenteari gastua murrizteko aukera eman didalako", adierazi du X sare sozialean, eta ziurtatu du DOGE "indartu" egingo dela Gobernu osoan "bizitzeko modu bat bihurtu ahala".

Hegoafrikako enpresariaren iragarpena elkarrizketa batean zera aitortu eta egun batera iritsi da: "dezepzionatuta nauka gastuen lege-proiektu izugarriak, aurrekontu-defizita handitu egiten du, ez du murrizten".

Agintariak garrantzia kendu zien Muskek esandakoei, argudiatuz ezin direla "murrizten aritu, babes handia behar dugu", izan ere, 2017ko Trumpen lehen agintaldiko zerga murrizketekin jarraitu arren, defentsan eta migrazio-politikan gastua areagotzen du. Proiektua Senatutik pasatu beharko da orain, aurreko astean Ordezkarien Ganberan onartzea lortu ostean, boto bakar bateko aldearekin.

Trump Etxe Zurira itzuli eta gero agerikoa zen sintonia ona zutela elkarrekin, baina Musk aldendu egin da, ez bakarrik ildo politikotik, baita DOGEan egindako lanetik ere. Lehen asteetan milaka langile kaleratu zituen eta, besteak beste, Estatu Batuetako Gobernuaren kanpo laguntzak murriztu zituen.

Apirilean, Tesla enpresaren mozkinak % 71 baino gehiago jaitsi zirela ikusita, Muskek iragarri zuen Gobernuaren aholkulari lana mugatuko zuela.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X