Wildersen eskuin muturrak Herbehereetako koalizio Gobernua utzi du
Krisi hotsak, Herbehereetako koalizio gobernuan. Geert Wilders buru duen eskuin muturreko PVV Askatasunaren Alderdiak koalizio gobernua utzi du, bazkideen artean asilo politiken inguruko ikuspegi-aldeak direla eta. Eskuineko hiru alderdirekin koalizio gobernua osatu dute pasa den udatik eta alderdi ultraeskuindarrak gehiengoa zuen.
Eskuin muturreko politikariak X sare sozialean argitaratutako mezu batean iragarri duenez, gobernu akordioa aldatu ezean, Askatasunaren Alderdiak koalizioa utziko du. Aipaturiko akordioa aldatu eta asilo-eskatzaileen baldintzak gogortzeko hamar puntu gehitzea exijitzen zuen.
Hamar puntuko eranskina pasa den astearen hasieran publiko egin zuen Wildersek, eta horrekin batera gobernua haustearekin mehatxu egin zuen "aste gutxi barru" lortu ezean errefuxiatuen iritsiera mugatzea, mugak ixtea eta mugetako zaintza indartzea.
Igandean berriro koalizioa uztearekin mehatxu egin zien gainerako hiru alderdiei —liberalak, demokristauak eta nekazarien alderdi eskuindarra—, eskuin muturraren proposamen "gehienak" babestu ezean.
Atzo, astelehena, koalizioa osatu duten lau alderdiek bilera egin zuten Wilders buruzagiari azalpenak eskatzeko. Bileran, gainerako hiru alderdiek asiloa mugatzeko planen aurka egin zuten, baina eskuin muturreko Asilo eta Migrazio ministroaren gain utzi zuten horren ardura.
Bilera egin eta biharamunean, koalizio gobernua uzteko erabakia hartu du Askatasunaren Alderdiak.
Erabakiaren ondorioz, Wildersen alderdiko bost ministroek dimisioa eman behar izan dute berehala. Ondorioz, kabinetea desegin da, baina gainerako gobernukideek jardunean jarraituko dute hauteskundeak egin arte.
Dagoeneko Dick Schoof Herbehereetako lehen ministroak dimisioa aurkeztu du, Wildersek koalizio-gobernua utziko duela iragarri eta gutxira.
Schoofek baieztatu du jarduneko lehen ministro gisa jarraituko duela hauteskundeak egin arte, eta PVVren erabakia "arduragabetzat" jo du, NOS irratiak jaso duenez.
Wildersen alderdiak irabazi zituen Herbehereetako hauteskundeak 2023an, baina ez zeukan gehiengo nahikorik bakarrik agintzeko. Hainbat hilabetez negoziatzen jardun ondotik, 2024ko uztailean, Askatasunaren Alderdiak koalizio gobernua osatzeko akordioa erdietsi zuen eskuineko beste hiru alderdirekin, Wilders lehen ministro ez izateko eta gobernuan kargurik ez izateko baldintzarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioak egiten espezialdua den eliteko unitate militarra— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.