Gerra Ukrainan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Putinek Trumpi jakinarazi dio Errusiak Ukrainaren azken erasoei erantzun egingo diela

Bi agintariek telefonoz aritu dira, eta ordubete eta 15 minutuko elkarrizketa izan dute. "Ona izan da, baina ez du bakea berehala ekarriko. Putin presidenteak argi eta garbi utzi du hegazkinen aurkako erasoari erantzun beharko diola", zehaztu du errepublikanoak.
Vladimir Putin Errusiako presidentea, Kremlin jauregian. Argazkia: EFE
Vladimir Putin Errusiako presidentea, Kremlin jauregian. Argazkia: EFE

Donald Trump AEBko presidenteak gaur jakitera eman duenez, Vladimir Putin Errusiako presidentearekin telefonoz aritu da, eta horrek ohartarazi dio Errusiaren aurkako azken erasoei erantzun egingo diela.

"Elkarrizketa ona izan da, baina ez du bakea berehala ekarriko. Putin presidenteak argi eta garbi utzi du aerodromoen aurkako erasoari erantzun egin beharko diola", adierazi du agintari errepublikanoak Truth Social plataforman.

Trumpen arabera, ordubete eta 15 minutuz ibili dira berbaz, eta bi buruzagiek "Ukrainak hegazkin errusiarrei egindako erasoaz eta bi aldeek egindako beste erasoez" hitz egin dute.

20250602201045_amaraun-operazioa_
18:00 - 20:00

AEBren eta Iranen arteko negoziazioak ere izan dituzte hizpide, eta, Trumpen arabera, Putin prest agertu da elkarrizketa horietan parte hartzeko.

Erasoa joan den igandean gertatu zen; Ukrainako Armadak 41 hegazkin errusiar droneekin suntsitu zituen. Trumpek ez zuen eraso horren berri, Etxe Zuriak ziurtatu duenez.

Ukrainak Errusiaren hegazkinen aurka egindako erasoa, iragan igandean. Argazkia: EFE Ukrainak Errusiaren hegazkinen aurka egindako erasoa, iragan igandean. Argazkia: EFE

Hurrengo egunean, Kieven eta Moskuren artean Istanbulen egin zuten bigarren bilera-sorta Ukrainak eskatutako 30 eguneko su-etenerako akordiorik gabe amaitu zen, baina bi aldeek presoen trukea adostu zuten.

Halaber, Ukrainak Krimea eta Errusia lotzen dituen Kerch zubiari eraso zion asteartean, tona bat lehergai baino gehiago zartarazita.

 Errusiak Ukrainaren aurka etengabe egiten dituen bonbardaketen ondorioz, Trumpek azken asteetan Putinekin frustrazioa agertu du, eta abagune horretan gertatu dira Ukraniaren erasoak.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X