Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dozena bat herrialdetako herritarrei sarrera debekatuko die Trumpek; eta beste zazpi herrialdetakoei, mugatu

AEBko presidenteak ez du baztertu zerrenda zabaltzea "mundu osoan mehatxuak sortzen diren heinean". Neurriak ekainaren 9tik aurrera jarriko dituzte indarrean.
Eragindako herrialdeak. Irudia: EITB MEDIA
Eragindako herrialdeak. Irudia: EITB MEDIA

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak dozena bat herrialdetako (Birmania, Ekuatore Ginea, Haiti eta Iran, besteak beste) herritarrei AEBra sartzea debekatuko dien agindu bat sinatu du asteazken honetan; horrek, gainera, beste zazpi herrialdetatik joandako pertsonen egonaldiak mugatuko ditu. Neurri horiek joan den igandean Boulderren (Colorado) izandako atentatu terroristari erantzuna emateko direla justifikatu du Trumpek, eta datorren astelehenean, ekainak 9, sartuko dira indarrean.

"Afganistan, Birmania, Txad, Kongoko Errepublika, Ekuatore Ginea, Eritrea, Haiti, Iran, Libia, Somalia, Sudan eta Yemengo herritarrak AEBra sartzea erabat debekatzea erabaki dut", adierazi du buruzagiak hedabideei igorritako testu batean.

Debekuaz gain, Burundi, Kuba, Laos, Sierra Leona, Togo, Turkmenistan eta Venezuelako bisitarientzat murrizketa handiagoak egongo direla iragarri du Etxe Zuriko maizterrak.

Dokumentuak salbuespenak jasotzen ditu legezko egoiliar iraunkorrentzat, dauden bisen titularrentzat, bisa-kategoria batzuentzat eta "Estatu Batuen interes nazionaletarako" balio duten pertsonentzat.

Neurriak Estatu eta Segurtasun Nazionaleko departamentuek Estatu Batuekiko "jarrera oldarkorrei" buruz egindako txosten baten emaitza dira. Estatu Batuetako presidenteak bigarren agintaldiaren hasieran, joan den urtarrilean, dokumentu hori egitea agindu zuen.

Baliteke zerrendetan aldaketarik egitea, "egoerak hobera nabarmen egiten badu" adierazi du Trumpek Truth Social plataforman zabaldutako bideo batean. Era berean, gaineratu du mundu osoan mehatxuak sortzen diren heinean, gehitu ere egin daitezkeela.

Joan den igandean Boulderren (Colorado) izandako atentatuari erreferentzia eginez defendatu du iragarpena agintariak. Adierazi du atentatuaren egileak 2023ko otsailean iraungitako turista bisatua zuela.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X