Elkarrekiko akusazio eta mehatxuekin apurtu da Trumpen eta Musken arteko aliantza, zergen planaren ondorioz
Donald Trump AEBko presidentearen eta Elon Musk enpresariaren arteko harremanean tentsioa areagotzen ari da ostegun honetan, elkarren aurkako akusazio larriekin eta mehatxuekin.
Elon Musk etengabe ari da mezuak argitaratzen X sare sozialean, horietako asko Trump presidentearen aurka. Mezuetako batean "presidentea Epsteinen artxiboetan" dagoela ziurtatu du eta hori dela artxiboak "publiko ez egiteko benetako arrazoia". Halaber, "esker txarrekoa izatea" leporatu dio presidenteari eta bere babesik gabe "hauteskundeak galduko" zituzkeela ziurtatu du. Horrez gainera, jarraitzaileei galdetu die "ea garaia ote den zentroaren % 80 ordezkatzen duen alderdi politiko berri bat sortzeko".
Tesla eta SpaceXeko kontseilari delegatu eta X sare sozialaren eta xAi enpresaren jabeak gezurretan aritzea ere leporatu dio Trumpi, hark esan baitzuen Muskek ezagutzen zituela zerga-planaren nondik norakoak.
Donal Trumpek Truth Social sarean erantzun dio eta iradoki du Estatu Batuetako gobernuak Elon Musken enpresei emandako kontratuak eta dirulaguntzak bertan behera utzi ditzakeela.
Presidentearen zerga-plana izan da bi lagun ohi hauen arteko harremana apurtu duena. Behe Ganberak onartu du dagoeneko eta Senatuan izapidetzen ari diren egitasmoak 2,4 bilioi dolar handituko du herrialdearen zorra hurrengo hamarkadan Kongresuko Aurrekontu Bulegoak esandakoaren arabera.
Apirilean Muskek kritika batzuk egin zizkion proiektuari. Hilabete geroago, gastu publiko federala nabarmen murrizteaz arduratzen zen Gobernuaren Eraginkortasun Departamentuaren (DOGE) kudeaketa bertan behera utziko zuela iragarri zuen eta ondoren areagotu egin dira Muskek planari eta Trumpi egindako kritikak. Joan zen asteartean enpresariak "nazkagarritzat" jo zuen proiektu fiskala.
Zure interesekoa izan daiteke
Muga-zergen inguruko jarrera "irmoa" erakutsi du Trumpek, % 10eko muga-zerga globala ezarriko lukeen aginduarekin
AEBko presidenteak agerraldia egin du ostiral arratsaldean, eta epaia "guztiz etsigarria" dela esan du. Trumpek esan du "lotsatu" egiten dela "Auzitegi Goreneko zenbait kiderekin, gure herriarentzat zuzena dena egiteko adorerik ez dutelako".
AEBko Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo ditu Trumpek ezarritako muga-zergak
Ebazpen honen ondorioz, inportazioak garestituta kaltetu diren milaka enpresak auzitara jotzeko aukera izango dute, eta dirua itzultzea eska dezakete.
Venezuelako Parlamentuak aho batez onartu du amnistia legea, eta "une politiko berri bat" ireki du
Delcy Rodriguez Venezuelako presidente arduradunak azpimarratu du "herriak modu baketsuan elkarbizitzen ikasteko" balioko duela, eta Helicoideko kartzela ixteko eskatu du.
10 egun eman dizkio Trumpek Irani akordio batera iristeko
AEBko presidenteak ez du Ekialde Hurbilean ekintza militarra egitea baztertzen. Hain zuzen ere, hainbat hedabideren arabera, larunbaterako prest egon daiteke armada erasoa hasteko.
Hamarkada bat igaro da Epstein kasuak Andrew Ingalaterrako printze ohia zipriztindu zuenetik
Karlos III.ak printze titulua kendu zion pasa den azaroan Andrew anaiari, eta Windsorretik kanporatu egin zuen, Jeffrey Epsteinekin izandako loturengatik.
Andrew printze ohia aske utzi dute, Epsteinekin lotura izatea egotzita hamar orduz atxilotuta egon ondoren
Aylsham herriko polizia-etxetik irten da ibilgailu baten atzealdean. BBC telebista kateak jakitera eman duenez, fidantzapean aske utzi dute, ikerketak aurrera egin bitartean. Funtzio publikoetan jokabide txarra izatea egotzi diote.
Zuckerbergek Instagram defendatu du epailearen aurrean, eta haien adinaz gezurra esaten duten adin txikikoak kritikatu ditu
Instagram sare sozialak erabiltzaileen adina egiaztatzeko dituen mekanismoak defendatu ditu Metaren sortzaile eta buru denak, Los Angelesen egiten ari diren epaiketan.
AEBko Armada Irani erasotzeko prest dago, baina Trumpek ez du erabakirik hartu oraindik
Azken egunotan, Pentagonoak hegazkin eta itsasontzi gehiago mugitu ditu Ekialde Hurbilera, eta inguru horretan duen presentzia nabarmen handitu. Gainera, Ekialde Hurbilean dituen langile batzuk Europara eta Estatu Batuetara mugiarazi ditu, Iranen gertatu daitekeenaren aurrean.
Zelenskik iragarri du Errusiarekin lan egiten dabilela, Ukrainako balizko su-etena egiaztatzeko mekanismoak ezartzeko
Ukraina, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariek Genevan egin dituzten hiruko bileraren ostean Zelenskik adierazi duenez, ordea, ez da aurrerapausorik izan arlo politikoan.
Iranek aurreratu du "oinarrizko akordio nuklearra" lortu duela AEBrekin
Helburu eta gai tekniko garrantzitsuenetan ados jarri dira, eta, orain, hori guztia testu batean ezarri beharko dute. Hala jakinarazi du Teherango Atzerri ministroak.