Sarraskia Gazan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek lau kazetari gazatar hil eta bat zauritu du Bautista Ospitalearen aurkako bonbardaketan

Erasoaren gunean kazetari eta kamera ugari aritzen dira lanean egunero, Israelgo Armadaren erasoek eragiten dituzten hildakoen eta zaurituen berri emateko. Gazako agintarien esanetan, 70 palestinar hil dira Israelen erasoetan, azken 24 orduetan.
Ekainaren 3an Gaza iparraldeko Al Remal auzoaren aurka egindako bonbardaketa. Argazkia: EFE.
Ekainaren 3an Gaza iparraldeko Al Remal auzoaren aurka egindako bonbardaketa. Argazkia: EFE.

Gutxienez lau kazetari hil eta bat zauritu ditu Israelek ostegun honetan Gazan, hiriaren iparraldean dagoen Bautista erietxearen aurka egin duen bonbardaketan. Kazetariek Shams albiste-agentziarentzat eta Palestine Today eta Al Arabiya telebista-kateentzat egiten zuten lan.

Hildakoak zein zaurituak ospitaleko patioan ari ziren lanean hegazkin israeldarrek tokia bonbardatu dutenean, Wafa albiste-agentziak jakinarazi duenez.

Egunero aritzen dira kazetari eta kamerak gune horretan, lanean, Israelen Armadaren erasoek eragindako hildakoen eta zaurituen berri emateko. Tokiko iturrien arabera, "bonbardaketa kazetarien aurkakoa zen".

Gazaren aurkako erasoaldia hasi zuenetik, 220 kazetari baino gehiago hil ditu Israelek Armadaren eraso eta bonbardaketetan, Gazako Gobernuaren datuen arabera.

Kazetari, kamerari eta argazkilari palestinarrek soilik eman dezakete iguruan gertatzen ari denaren berri, Israelek atzerriko prentsari Gazan sartzea debekatu baitio. Mugarik Gabeko Erreportarien esanetan, Palestinako lurraldea munduko tokirik hilgarriena da 2025ean kazetaritzan aritzeko.

Hamasen esku dagoen Gazako Gobernuaren informazioaren arabera, 70 palestinar hil eta 189 zauritu dituzte azken 24 orduetan Israelen erasoetan.

Gerra hasi zenetik ia 20 hilabete pasa direnean, Benjamin Netanyahuren tropentzat ohikoa bihurtu da ia baliabiderik gabe zaurituak eta gaixoak artatzeko ahaleginean ari diren ospitaleei, klinikei eta osasun-zentroei eraso egitea.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X