Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek migratzaileen aurkako sarekadak eten ditu

"The New York Times" egunkariak aditzera eman duenez, metodo horrek sortutako kezkaren ondorio da erabakia. Izan ere, Trumpek duen babesa mantendu nahi du hurrengo urteko hauteskundeetara begira.

Donald Trump. Argazkia: EFE.

Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak migratzaileen aurkako sarekada masiboak etetea erabaki du, The New York Times egunkariak aditzera eman duenez. Antza, neurrien onarpen ezak sortutako kezkaren ondorio da erabakia.

Izan ere, deportazioek kolokan jarri dute Donald Trumpek industrian eta hauteskunde-barrutietan duen babesa. Hala, presidenteak horien babesa mantendu nahi du hurrengo urteko hauteskundeetara begira.

Erabakia Inmigrazio eta Aduanen Kontrolerako Zerbitzuak (ICE) ostiralean jaso zuen erabakiaren berri, "nekazaritza, jatetxe eta hotelen sektoreko lantokietan legea betetzeko ikerketa/eragiketa" guztiak bertan behera uzteko" eskatuz.

Bien bitartean, Tricia McLaughlin Segurtasun Nazionaleko Departamentuko bozeramaileak baieztatu du "presidentearen jarraibideak" beteko dituztela eta "legez kanpoko gaizkile atzerritarrak kaleetatik ateratzeko lanean" jarraituko dutela.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X