Irango buruak AEBri mehatxu egin, eta adierazi du Israelekin duen gatazkan sartuz gero "ondorio konponezinak" izango direla
Ali Khameneik azpimarratu duenez, Teheranek "irmo jarraituko du inposatutako gerra baten aurrean, inposatutako bake baten aurrean bezala"
Ali Khameneik aiatolak, Irango buruzagi gorenak, mezua igorri dio astearte honetan AEBri, eta ohartarazi dio Estatu Batuak gerran sartuz gero, "ondorio larri eta konponezinak" izango dituela.
"Estatubatuarrek jakin dezatela Irango herrialdeak ez duela etsiko", adierazi du Irango telebista kate batean egindako hitzaldian. AEBko presidenteak, Donald Trumpek, Irango buruzagi gorena non ezkutatzen den badakiela adierazi ostean bota ditu hitzok, eta, hortaz, gerrarako aukerari ateak ireki ondotik.
Irango buruzagi gorenaren bulegoak ohar batean azaldu du "inposatutako gerra baten aurrean eta inposatutako bake baten aurrean irandarrek irmo jarraituko" dutela.
Bien bitartean, Israelgo armadak Iran bonbardatzen jarraitzen du, seigarren egunez jarraian. Teheran hiriburua da Israelgo Armada jomuga nagusia, eta 50 gerra hegazkin ari dira bonbardaketetan parte hartzen. Azpiegitura nuklearretatik hasi eta unibertsitateetaraino.
Orain arteko balantzearen arabera, ia 600 irandar hil ditu Israelek gerra hasi zuenetik. Iranek ere Israeli eraso egiten eta misilak jaurtitzen jarraitzen du, nahiz eta proportzio txikiagoan izan.
Zure interesekoa izan daiteke
Muga-zergen inguruko jarrera "irmoa" erakutsi du Trumpek, % 10eko muga-zerga globala ezarriko lukeen aginduarekin
AEBko presidenteak agerraldia egin du ostiral arratsaldean, eta epaia "guztiz etsigarria" dela esan du. Trumpek esan du "lotsatu" egiten dela "Auzitegi Goreneko zenbait kiderekin, gure herriarentzat zuzena dena egiteko adorerik ez dutelako".
AEBko Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo ditu Trumpek ezarritako muga-zergak
Ebazpen honen ondorioz, inportazioak garestituta kaltetu diren milaka enpresak auzitara jotzeko aukera izango dute, eta dirua itzultzea eska dezakete.
Venezuelako Parlamentuak aho batez onartu du amnistia legea, eta "une politiko berri bat" ireki du
Delcy Rodriguez Venezuelako presidente arduradunak azpimarratu du "herriak modu baketsuan elkarbizitzen ikasteko" balioko duela, eta Helicoideko kartzela ixteko eskatu du.
10 egun eman dizkio Trumpek Irani akordio batera iristeko
AEBko presidenteak ez du Ekialde Hurbilean ekintza militarra egitea baztertzen. Hain zuzen ere, hainbat hedabideren arabera, larunbaterako prest egon daiteke armada erasoa hasteko.
Hamarkada bat igaro da Epstein kasuak Andrew Ingalaterrako printze ohia zipriztindu zuenetik
Karlos III.ak printze titulua kendu zion pasa den azaroan Andrew anaiari, eta Windsorretik kanporatu egin zuen, Jeffrey Epsteinekin izandako loturengatik.
Andrew printze ohia aske utzi dute, Epsteinekin lotura izatea egotzita hamar orduz atxilotuta egon ondoren
Aylsham herriko polizia-etxetik irten da ibilgailu baten atzealdean. BBC telebista kateak jakitera eman duenez, fidantzapean aske utzi dute, ikerketak aurrera egin bitartean. Funtzio publikoetan jokabide txarra izatea egotzi diote.
Zuckerbergek Instagram defendatu du epailearen aurrean, eta haien adinaz gezurra esaten duten adin txikikoak kritikatu ditu
Instagram sare sozialak erabiltzaileen adina egiaztatzeko dituen mekanismoak defendatu ditu Metaren sortzaile eta buru denak, Los Angelesen egiten ari diren epaiketan.
AEBko Armada Irani erasotzeko prest dago, baina Trumpek ez du erabakirik hartu oraindik
Azken egunotan, Pentagonoak hegazkin eta itsasontzi gehiago mugitu ditu Ekialde Hurbilera, eta inguru horretan duen presentzia nabarmen handitu. Gainera, Ekialde Hurbilean dituen langile batzuk Europara eta Estatu Batuetara mugiarazi ditu, Iranen gertatu daitekeenaren aurrean.
Zelenskik iragarri du Errusiarekin lan egiten dabilela, Ukrainako balizko su-etena egiaztatzeko mekanismoak ezartzeko
Ukraina, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariek Genevan egin dituzten hiruko bileraren ostean Zelenskik adierazi duenez, ordea, ez da aurrerapausorik izan arlo politikoan.
Iranek aurreratu du "oinarrizko akordio nuklearra" lortu duela AEBrekin
Helburu eta gai tekniko garrantzitsuenetan ados jarri dira, eta, orain, hori guztia testu batean ezarri beharko dute. Hala jakinarazi du Teherango Atzerri ministroak.