Gazako erasoaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek dozenaka gazatar hil ditu, tiroka, Gaza Hirian

Ostiralean, gutxienez 70 palestinar hil dira Israelek Gazako hainbat guneren aurka egindako erasoetan, Osasun Ministerioak eta Defentsa Zibilak egindako zenbaketaren arabera. Gutxienez 25 laguntza humanitarioa jasotzeko guneetara zihoazela hil dituzte, tiroka. 

GAZA (-), 20/06/2025.- Smoke rises in the background as internally displaced Palestinians gather on a beach at sunset in Gaza City, 20 June 2025. More than 55,700 Palestinians have been killed in the Gaza Strip, according to the Palestinian Ministry of Health, since Israel launched a military campaign in the strip in response to a cross-border attack led by the Palestinian militant group Hamas on 07 October 2023. EFE/EPA/HAITHAM IMAD
Gazatar desplazatuak, hondartzan. EFE

Israelgo Armadak herritar talde bati egin dio tiro ostiral gauean Darabiyako biribilgunetik gertu, Gaza Hiriaren mendebaldean, eta dozenaka pertsona hil  eta dozenaka zauritu ditu, Wafa Palestinako albiste agentziak jakitera eman duenez.

Kanal palestinarretan zabaldutako bideoetan, hildakoak ageri dira, lurrean, odoletan. Bonbardaketen ondorioz kiskalitako gorpuak ere ikusten dira. 

Ostiralean, gutxienez 70 palestinar hil ditu Israelek Zerrendako hainbat guneren aurka egindako erasoetan, Osasun Ministerioak eta Defentsa Zibilak egindako zenbaketaren arabera.

Gutxienez 25 Netzarim korridoretik gertu dagoen Gazako Fundazio Humanitarioaren (GHF, ingelesezko siglak) laguntza banatzeko puntu batera iristeko zain zeudenean hil dituzte, tiroka. 

Iranen kontrako erasoaldia martxan duen arren, Benjamin Netanyahuren gobernuak ez ditu Gazako erasoak murriztu; alderantziz, areagotu egin ditu. 

Israelek 55.700 gazatar baino gehiago hil ditu duela 20 hilabete Gazako erasoaldia hasi zuenetik, eta guztiz txikituta utzi du eremua.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute euren bizitza arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X