Guterresek gaitzetsi egin du AEBk Irani egindako erasoa, eta diplomaziaren bideari eusteko eskatu du
Egoeraren larritasunaz ohartarazi du Nazio Batuen Erakundeko buruak. Indarkeria ekintzak areagotzeak, bai Iranen, bai mundu osoan, "ondorio katastrofikoak" izan ditzakeela uste du. Nazioarteko komunitateak tentsioa baretzeko eta elkarrizketarako deia egin du.
AEBko Armadak, bart, Isfahan, Natanz eta Fordow Irango instalazio nuklearrak bonbardatu izana gogor gaitzetsi du Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusiak. Egoera oso larria dela esan ondoren, Nazioarteko Zuzenbidea errespetatzeko eta diplomaziaren bideari eusteko eskatu du. Bestela, horren hitzetan, ondorioak "katastrofikoak" izango dira Iranen zein mundu osoan.
Guterresek X sare sozialean esan duenez, "dagoeneko muturreko egoeran" dagoen herrialde batean halako erasoa egiteak gatazka egoera areagotzea ekarriko du, eta "zuzeneko mehatxua" da bakearen eta nazioarteko segurtasunaren kontra.
NBEko buruaren esanetan, egoera une batetik bestera eskuetatik joan ahal da, eta gatazkan inplikatuta dauden aldeak Nazio Batuen Erakundeko Gutunean jasotakoa betetzera deitu ditu, euren "betebeharra" delako.
"Ez dago konponbide militarrik. Bide bakarra diplomaziarena da. Bakerako itxaropen bakarra hori da", gaineratu du.
Eskualde arabiarreko herrialdeen gaitzespena eta elkarrizketarako deia
Hainbat herrialde arabiarrek aho batez gaitzetsi dute AEBk Iranen aurka egindako erasoa, Ekialde Hurbileko segurtasunerako "mehatxu larria" dela iritzita. Bide diplomatikoei eusteko beharra azpimarratu dute.
Basem al Auadi Irakeko Gobernuko bozeramaileak ohar batean gogorarazi duenez, "potentzia handiek eta nazioarteko erakundeek krisi berriak saihestu behar dituzte munduan, ez eragin", eta, gaineratu duenez, "irtenbide militarrek ezin dituzte elkarrizketa eta diplomazia ordezkatu".
Saudi Arabiak, Kanpo Arazoetako Ministerioaren sareetan zabaldutako mezu baten bidez, "kezka" agertu du, eta "moderazioa, tentsioa murrizteko eta indarkeriaren areagotzea saihesteko" eskatu du.
Joseph Aoun Libanoko presidentearen ustez, erasoak "eskualdeko segurtasuna eta egonkortasuna kolokan jartzen ditu”. Era berean, nabarmendu duenez, "Libanok, bere agintariek, alderdiek eta herriak, garesti ordaindu du bere lurraldean eta eskualdean piztu ziren gerrengatik, eta ez dago gehiago ordaintzeko prest, ez dago horretarako inolako interes nazionalik".
"Operazio militar guztiak gelditzeko eta negoziazioei eta bide diplomatikoei berehala ekiteko beharra" azpimarratu du Qatarrek.
Era berean, Omango Atzerri Ministerioak gogorarazi du Nazio Batuen Gutunak debekatu egiten duela estatuen subiranotasun nazionala eta programa nuklearrak helburu baketsuekin garatzeko duten eskubide legitimoa bortxatzea; Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak (IAEA) gainbegiratu eta zaintzen ditu programa horiek.
Espainiak, Frantziak eta Italiak, bestalde, tentsioa baretu eta diplomazia baliatzeko deia egin dute. Txilek eta Kolonbiak, berriz, gaitzetsi egin dituzte AEBren erasoak.
Von der Leyenek konpromiso diplomatikoa eskatu dio Irani
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak igande honetan, AEBk Irango instalazio nuklear nagusien aurka egindako bonbardaketaren ostean, esan duenez, Iranek "irtenbide diplomatiko sinesgarri baterako konpromisoa hartu behar du krisi honi amaiera emateko”.
"Orain da garaia Iranek konponbide diplomatiko sinesgarri bat lortzeko konpromisoa har dezan. Negoziazio mahaia da krisiari amaiera emateko leku bakarra", esan du Europako agintariak sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez.
Von der Leyenen ustez, "Iranek ez du inoiz bonba eskuratu behar", eta "Ekialde Hurbileko tentsioak puntu gorenean egonda, egonkortasunak izan behar du lehentasuna. Horretarako, nazioarteko zuzenbidearen errespetua funtsezkoa da".
Iran: "Israelek eta AEBk lehertu dute diplomazia"
Abbas Araqchi Irango Atzerri ministroak gogor erantzun die Europar Batasunak eta Erresuma Batuak negoziazio-mahaira itzultzeko egindako eskaerei, eta gogorarazi die bere herrialdea Washingtonekin negoziazioetan murgilduta zegoela AEBk eta Israelek eraso egitea erabaki eta “diplomazia lehertu” aurretik.
"Joan den astean Estatu Batuekin negoziatzen ari ginen, eta Israelek diplomazia hori lehertzea erabaki zuen. Joan den astean Europar Batasunarekin eta E3arekin (Erresuma Batua, Alemania eta Frantzia) hitz egiten ari ginen, eta AEBk diplomazia hori lehertzea erabaki du. Zer ondorio ateratzen duzue?", esan die Araqchik Kaja Kallas EBko diplomazialarien buruak eta Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak igandean egindako eskaerei.
Zure interesekoa izan daiteke
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko dizkie Australiak EBko esportazioei. Merkataritzan ez ezik, defentsan eta segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 pertsona hil eta 70 zauritu dira Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeramatzan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zihoazen hegazkinean.
EAEko osasungintzako hizkuntza-eskakizunak “eskumen nazionalak” direla ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak hala erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatu zuen osasun-arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitatean eragina izan dezaleela.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.