AEBk eta Israelek Doha utzi dute, Hamasen azken proposamenari kritika eginez
Mahai gainean jarri den planak 60 eguneko su-etena eta 10 bahitu israeldar bizirik askatzea proposatzen du. Bien bitartean, Gazan goseteak hildako pertsonen kopuruak gora egiten jarraitzen du; dagoeneko, 113 dira.
Su-etena negoziatzen duten bitartean, erasoek ez dute etenik Gazan. Argazkia: Europa Press.
AEBetako eta Israelgo negoziazio-taldeak Dohatik alde egin dute elkarrizketei buruzko mezu negatiboak helarazita. Steve Witkoff AEBen Ekialde Hurbilerako mandatari bereziak erretiratzeko agindua eman du, Hamasek Gazan su-etena lortzeko "borondate falta" duela eta.
"Hamasen azken erantzunaren ostean, gure taldea Dohatik kontsultetara ekartzea erabaki dugu, Gazan su-etena lortzeko borondate falta argi erakusten baitu", iragarri du Witkoffek X sare sozialean.
Estatubatuarraren hitzetan, bitartekariek "ahalegin handia egin dute", baina “ez dirudi Hamas koordinatuta dagoenik, ezta fede onez jokatzen ari denik ere"; horregatik, "alternatibak" aztertuko dituzte Israelgo bahituak askatzeko.
Aurretik, Israelgo gobernuak iragarri du bere ordezkaritza Jerusalemera itzuliko dela, mahai gainean jarri den proposamenari Hamasek eman dion azken erantzunaren ondorioz.
Israelgo lehen ministroaren bulegoak jakitera eman duenez, "Hamasek emandako erantzuna dela eta, negoziazio taldearen itzulera erabaki dugu, Israelen kontsultak egiten jarraitzeko".
Hamasek baieztatu du bitartekariei (Qatar, Egipto eta Ameriketako Estatu Batuak) igorri diela erantzuna goizaldean, baina ez du haren edukiaren berririk eman.
Mahai gainean jarri den akordioak 60 eguneko su-etena jasotzen du, eta, tarte horretan, Hamasek eta Israelek su-eten hori luzatzea eta iraunkor bilakatzea negoziatu beharko dute. Bestetik, bi hilabete horietan, Hamasek 10 bahitu askatu eta 14 hildakoren gorpuzkiak entregatu beharko lituzke, preso palestinarrak askatzearen truke.
Guztira, Hamasek 50 gatibu ditu oraindik. Israelek uste du horietatik 20 inguru bizirik daudela.
Bi aldeek bai bertatik bai atzerritik egiten dieten presio handiari egin behar diote aurre. Bitartean, Gazako egoerak okerrera egiten du etengabe, eta aireko eta lurreko erasoek ez dute etenik.
Gazako Zerrendako agintariek ostegun honetan argitaratu dutenez, dagoeneko 115 pertsona dira goseak eta desnutrizioak hildakoak.
Gai Humanitarioak Koordinatzeko Nazio Batuen Bulegoak ohartarazi duenez, "bildutako datuek erakusten dute gazatarren desnutrizioa oso muga kritikoetara iritsi” dela. "Desnutrizioa detektatzeko aztertutako 15.000 haurren % 16k muturreko desnutrizioa zuten", eta "% 95ek baino gehiagok bi elikagai talde edo gutxiago kontsumitzen dituzte".
Gazaren aurkako erasoaldia hasi zenetik 59.200 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek, baina kopurua handiagoa izango dela uste dute nazioarteko erakundeek. Erasoaldia Hamasek 2023ko urriaren 7an egindako erasoei erantzuteko abiatu zen. Ordukoan, 1.200 israeldar hil eta 250 bahitu zituen Hamasek.
Zure interesekoa izan daiteke
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.
Jurgen Habermas filosofo alemana hil da, 96 urte zituela
Komunikazio Ekintzaren Teoriaren egileak lotura estua zuen Frankfurteko Eskolarekin. Hain zuzen ere, bertan egin zuen bere ibilbidea pentsalari eta gizarte-ikertzaile gisa.
Trumpek nazioarteko itsas misio bat proposatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko
"Zorte apur batekin, Txinak, Frantziak, Japoniak, Hego Koreak, Erresuma Batuak eta kaltetutako beste herrialde batzuek ontziak bidaliko dituzte Ormuzko itsasartera, erabat suntsituta dagoen nazio baten mehatxu izaten jarrai ez dezan", adierazi du AEBko presidenteak.
2006tik Libanoko hegoaldean egin duen lurreko inbasio handiena prestatzen ari omen da Israel
"Helburua da lurralde horren kontrola bereganatzea, Hezbollahren indarrak iparraldera (mugatik urruti) eramatea eta herrixketako gune militarrak eta arma-biltegiak suntsitzea", esan du Axios atariak.
AEBk Bagdaden duen enbaxadari eraso diote
Drone batekin egindako erasoak kalte handiak egin ditu Irakeko hiriburuko erdigunean dagoen eraikinean, baina oraingoz ez dute jakinarazi biktimarik izan den ala ez.
AEBk Kharg uhartea bonbardatu du, eta Iranek erantzun du Arabiar Emirerri Batuetan erasotzeko eskubide "legitimoa" duela
AEBk irandarren 90 bat base militar baino gehiago jo ditu uhartean. Teheranek estatubatuarren baseen aurkako erasoak egiten jarraitu du Persiar golkoko herrialdeetan, eta Israeli ere eraso dio.