Bonba-erasoak, Gazan: Israelen misilek 100 hildako utzi dituzte, gutxienez
Benjamin Netanyahuren Gobernuaren arabera, erasoak Hamasek su-etena urratu duelako gertatu dira, baina talde islamistak ukatu egin du hori.
Israelgo bonbardaketa olde berri batek gutxienez 100 hildako utzi ditu Gazako Zerrendan, tokiko iturrien arabera. Hildakoen artean 35 adingabe daude. Erasoak astearte gauean gertatu ziren, Benjamin Netanyahuren Gobernuaren arabera, Hamasek su-etena urratu ostean. Halere, talde islamistak ukatu egin du hori.
Bonbardaketek etxebizitza eta babesleku zibilak hartu dituzte Palestinako enklabeko hainbat gunetan. Gazan, Al-Banna familiako lau pertsona hil dira jaurtigai batek haien etxea jo du eta; hiru lagun hil dira Abu Hana familiaren etxebizitzaren aurkako erasoam. Hiru pertsona hil dira Al-Xati errefuxiatu-esparruan, eta neskato bat hil da Al Jalaa kalean eta beste bat Al Nasr auzoan.
Zerrendaren iparraldean, eskola batean babesten ziren hiru pertsona ere hil dira. Lurraldearen erdialdean, Musirate eta Al Bureij zelaien aurkako erasoek bederatzi biktima eragin dituzte, tartean haur bat eta emakume bat. Jan Younisen, hegoaldean, zazpi pertsona hil dira, horietako bost, bi adingabe eta emakume bat barne, misil batek ibilgailua harrapatu duenean.
Khan Yuniseko Nasser ospitaleko iturriek jakitera eman dutenez, hainbat haurren gorpuak "zatituta" iritsi dira erasoaren ostean. Defentsa Zibileko taldeek baieztatu dutenez, erreskate-lanek bere horretan jarraitzen dute, "etengabeko bonbardaketek eta baliabide eskasiak eragindako baldintza humanitario zailak gorabehera".
Israelgo Armadak errepresalia gisa justifikatu ditu erasoak, Hamasek Rafahn dituen soldaduen aurka ustez artilleriak su egin eta frankotiratzaileak tiro egin zuelako. Talde islamistak ukatu egin du hori.
Hego Koren dagoela, Donald Trump AEBko presidenteak Israelen erantzuna babestu du: "Soldadu israeldar bat hil zuten, eta israeldarrek erantzun egin beharko lukete", adierazi du bidaia ofizialean. Hala ere, "ezerk ez du su-etena arriskuan jarriko", gaineratu du.
Bien bitartean, Gazako erreskate-taldeek hondakinen artean bilatzen jarraitzen dute. Biktimen familiek diote hainbat pertsona hondakinen azpian harrapatuta daudela oraindik.
Zure interesekoa izan daiteke
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.