Albiste izango dira: Israelen erasoak Gazan, GOIDIak urtebete eta Donostiako alkate berria
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 29an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Israelen erasoak Gazan: Israelgo Armadak gutxienez 90 pertsona hil ditu, horien artean bederatzi haur eta sei emakume, Gazako Zerrendan egindako erasoetan. Benjamin Netanyahu lehen ministroak agindu ditu erasoak, Hamasek su etena urratu duelakoan. Talde islamistak, ordea, ukatu egin du.
- GOIDIak urtebete: 2024ko urriaren 29an, goialdeko depresio batek eragindako uholdeek Valentziako probintziaren zati handi bat hondatu zuten. Guztira, 229 hil ziren Valentziako Erkidegoan, 7 Gaztela Mantxan eta 1 Andaluzian. Estatu hileta egingo dute arratsaldean eta biktimek ez egiteko eskatu arren, Carlos Mazon Generalitateko presidentea bertan izango da.
- Donostiako alkate berria: Jon Insausti Kultura, Euskara eta Turismo zinegotziak Donostiako alkate kargua hartuko du, Eneko Goiak utzitako tokia hartuz.