Valentziako GOIDIa, zenbakitan
2024ko urriaren 29ko goialdeko depresioak eragindako uholdeek Valentziako probintziaren zati handi bat suntsitu zuten. Tragedia ahaztezin horrek utzitako hondamendia gogoratu dugu, zenbakitan.
Valentziako GOIDIaren osteko hondamendia. Argazkia: EFE
2024ko urriaren 29 hartan, goialdeko depresio batek eragindako triskantzak Valentziako probintziaren zati handi bat hondatu zuten. Hondamendia gertatu zenetik urtebete betetzen den honetan, GOIDIaren tragedia zenbakitan islatu dugu:
229 HILDAKO
Horien artean, zortzi hilabeteko haurdun zegoen emakume baten haurtxoa eta desagertuta jarraitzen duten hiru pertsona. 231 ere izan daitezke, Paiportako egoitza bateko bi adineko ospitalean hil zirela frogatzen bada. Gainera, bi langile hil ziren, garbiketa lanetan ari zirela.
2.641 ZAURITU
GOIDIak 303.295 pertsonari kalte egin zien, zuzenean edo zeharka, eta 80.000 pertsonak baino gehiagok pairatuko dute trauma osteko estresaren nahasmendua.
17.800 MILIOIKO KALTE EKONOMIKOA
Tragedia berriro gerta ez dadin, azpiegiturak hobetzeak eta lurralde eredua egokitzeak 29.000 milioiko faktura ekonomikoa utziko luke. Espainiako Gobernuak ia 2 mila milioi euro bideratu ditu zuzeneko dirulaguntzen bidez.
771 LITRO METRO KOADROKO
GOIDIAak ezohiko prezipitazioa eragin zuen erreka-bide nagusietan, eta 24 orduan metro koadroko 771 litro pilatu ziren Turisen. Ordubetean 187 litro bota zituen, Espainiako Estatuko marka historikoa.
HONDATUTAKO AZALERA: 564 KM2
Valentziako 75 udalerri suntsitu ziren. Milioi bat biztanle eta BPGaren eta probintziako enpleguaren % 30 biltzen dira udalerri horietan. GOIDIaren zero guneak Paiporta, Catarroja eta Aldaia izan ziren, eta 20.000 kaltetu baino gehiago izan ziren herri bakoitzean.
MILIOI BAT TONA HONDAKIN
Egunean, batez beste, 15.000 tona erretiratu ziren eta lehen asteetan 767 bide garbitu ziren gehien kaltetutako herrietan. Guztira, 70.000 metro kubiko lohi, 130.000 ibilgailu eta 20.000 tona kanabera hustu dira.