GOIDIak, urtebete: Denak huts egin zuen egunaren kronologia
Urriaren 29ko zorigaiztoko goiz hura euri-jasak eta meteorologia-zerbitzuen hainbat alerta piztu zirela hasi zen. Baina, ez erakundeak eta ez herritarrak ez ziren gai izan egoera zenbat zailduko zen aurreikusteko.
Urtebete da Valentziako Erkidegoan 229 hildako utzi zituen tragediatik. Nahiz eta zorigaiztoko urriaren 29ko lehen orduan iragarpen meterologikoak euriteen berri eman zuten, protokoloek huts egin zuten eta tragediaren neurriak aurreikuspen guztiak gainditu zituen.
Hau da GOIDIa lehertu zen egunaren kronologia:
* 06:42
AEMETek aldez aurretik euriteak aurreikusi zituen, baina ordu zehatz honetan, 06:40ak aldera, alerta laranja eguneratu zuen, eta Portuko Agintaritzak portua ixteko agindua eman zuen. Handik gutxira, 07:30ean, abisu maila gorrira igo zuen iparraldean. Hortik aurrera, pixkanaka, agentziak alerta gorria Valentziako toki gehiagotara zabaldu zuen, eta goizaldean botatako ekaitzetako ura pilatzen hasi zen.
* 08:04
Ordu horretan, AEMETek ohartarazi zuen "euri-jasak" izango zirela. Ez bidaiatzeko aholkua eman zuen, eta "muturreko arriskua" zegoela ohartarazi zuen X sare sozialean.
* 09:20
Kaleak urpean geratu ziren. Euri-jasek iparralderantz egin zuten, eta, handik gutxira, alerta gorria 18:00ak arte zabaltzea erabaki zuten.
* 10:30
Larrialdi-zerbitzuek ibilgailuetan harrapatutako lehen pertsonak erreskatatu zituzten, goizeko lehen orduetan.
* 11:30
Ordu honetan, eguneko irudietako bat iritsi zitzaigun: Chivako Poyo ibaiaren amildegia gainezkatu zen, eta horrek, gerora, Horta Sud eskualdea urpean geratzea eragin zuen. Handik ordu erdira, Utielen, Magro ibaiak gainezka egin zuen, eta Valentziako Unibertsitateak jarduera guztia etenarazi zuen. 12:00etatik 14:00etara, ekaitzak okerrera egin zuen. Zerua erabat ilundu zen, eta Valentziako lurralde osoan entzun ziren trumoiak.
* 12:20
AEMETek bideo bat argitaratu zuen, "muturreko arriskuaz" ohartarazteko. Bitartean, hainbat udalerritan argirik gabe geratu ziren eta telefono-estaldura galdu zuten.
* 13:00
Mazonen aurreneko hitzak. Txio baten bitartez, 18:00etan ekaitza baretuko zela iragarri zuen. Handik gutxira, mezua ezabatu egin zuen Valentziako presidenteak.
* 14:00-18:00
Euriteen intentsitateak goia jo zuen, eta ur-pilaketak ikaragarri handiak ziren. Marka guztiak hautsi ziren, eta Valentziako puntu asko urpean geratu ziren erabat.
* 17:35
Larrialdietako abisu berria, Magro eta Jucar ibai inguruetan ezarria. Ordurako ohartarazita zegoen puntu horietan ibaiek gainezka egin zutela.
* 18:30
Berriro ere, gainezka egin zuen Poyoko erreka-bideak, Torrenten, eta uholdeak eragin zituen Paiportan, Picanyan, Sedavin eta Catarrojan. Egunaren amaieran, hondamendia izugarria zen: milaka pertsona harrapatuta zeuden errepide eta merkataritza-guneetan, zubiak erortzen hasi ziren... Euriak izugarrizko kalteak eragin zituen parke, kale, etxebizitza eta azpiegituretan.
* 20:12
Generalitateak SMS bidez abisua eman zien bizilagunei, kalera irten ez zitezen.
* 21:30
Carlos Mazon ez zen hedabideen aurrera agertu 21:30ak arte, eta hurrengo goizera arte Valentziako presidenteak ez zuen baieztatu hildakoak egon, bazeudela. Bien bitartean, GOIDIaren irudi tragikoenek sare sozialak eta komunikabideak bete zituzten.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.
Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu
Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.
betiONek bere zerbitzua zabalduko du nahi ez den bakardadea detektatzeko eta 1.500 zaintzaileri laguntzeko
Telelaguntza-zerbitzu publikoak bakardade-arriskuan dauden erabiltzaileentzako plan pertsonalizatuak gehituko ditu, eta adineko edo mendeko senitartekoak etxean zaintzen dituztenentzako laguntza zabalduko du. Hortaz, uztailean iragarritako telelaguntza prediktibo eta aurreratuaren hedapena osatu egingo da.
Zer da 764 sarea, Gipuzkoako 10 ikastetxetan tiroketa-mehatxuak egin zituen erakunde kriminala
Ertzaintzak, Esquadra Mossoekin eta Guardia Zibilarekin batera, 17 urteko adingabe bat atxilotu du Gipuzkoan. Gazte hori Espainiako Estatuan erakunde transnazional horren erreferente nagusia da, eta gazte kalteberen sextortsio, mehatxu eta manipulazio delituengatik ikertzen ari dira.
Jaien hasiera dela eta, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazako landare-eskultura kendu dute
Urtero bezala, Andre Maria Zuriaren jaiak direla eta, Gasteizko Udalak aldi baterako kenduko du Andre Maria Zuriaren plazan dagoen landare-eskultura, jende gehien biltzen den ekitaldietan kaltetu ez dadin.