LURRIKARA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauek dira historiako 10 lurrikararik handienak

Asteazken honetan Errusiako Kamtxatka eskualdean epizentroa izan duen 8,8 graduko lurrikara inoiz erregistratu diren handienetan zortzigarrena da.

AME6325. TOKIO/LOS ÁNGELES (JAPÓN/EE.UU.), 29/07/2025.- Imagen cedida por el Servicio Meteorológico Nacional (NOAA) de los Estados Unidos y su Sistema de Alerta de Tsunamis que muestra el punto origen del terremoto de magnitud 8,8 este martes, en la península rusa de Kamchatka (Rusia) y las posibles áreas de impacto de tsunami. Un terremoto de magnitud 8,8 frente a las costas del sur de la península rusa de Kamchatka desató alertas de tsunami en varios países bañados por el océano Pacífico, entre ellos Japón y los territorios estadounidenses de Hawái y Alaska. EFE/ NOAA /SOLO USO EDITORIAL/ SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)
Argazkia: EFE

Errusiako Kamtxatka penintsulan goizaldean gertatu den 8,8 graduko lurrikara munduan inoiz erregistratu diren handienetan zortzigarrena da. Lehen tokian 1960. urtean Valdivia (Txile) astindu zuen 9,5 graduko lurrikara dago. 

Hauek dira inoiz erregistratu diren lurrikararik handienak, AEBko USGS Ikerketa Geologikorako Zentroaren arabera. 

10 lurrikararik handienak

1- Valdivia (Txile), 1960ko maiatzaren 22an: 9,5

2- Alaska (AEB), 1964ko martxoaren 28an: 9,2.

3.- Sumatra (Indonesia), 2004ko abenduaren 26an: 9,1.

4- Fukushima (Japonia), 2011ko martxoaren 11n: 9.

5- Errusia, 1952ko azaroaren 4an: 9. 

6- Txile, 2010eko otsailaren 27an: 8,8.

7- Ekuador eta Kolonbia, 1906ko urtarrilaren 31n: 8,8. 

8- Kamtxatka (Errusia), 2025eko uztailaren 30ean: 8,8.

9- Rat uharteak (Alaska), 1965eko otsailaren 4an: 8,7. 

10- Tibet, 1950eko abuztuaren 15ean: 8,6.

Hamar lurrikara horiei Perun, Kalifornian (AEB) eta Txilen XVIII. eta XIX. mendeetan gertatutakoak gehitu behar zaizkie. Horien inguruko gutxi gorabeherako kalkuluak baino ez daude: Callao eta Lima (8,6 eta 9 gradu artean), 1746. urtean; Arica (Txile), ia 9 gradu, 1868an, eta Kalifornia, 8,7 eta 9,2 gradu artean , 1700. urtean.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X