SUEDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suediako Kiruna udalerriko eliza ikonikoa bost kilometro lekualdatzeko lanak hasi dituzte, errepidez

Kiruna Suecia traslado iglesia
18:00 - 20:00

Suedia iparraldeko udalerriko eliza ikonikoa. Argazkia: EFE.

Suedia iparraldeko Kiruna udalerriko eliza ikonikoa bost kilometro lekualdatzeko lanak hasi dituzte, errepidez, bertako meategia handitu behar dutelako. 

Eliza 40 metro zabal da (672 tonako pisua), eta gaur hasitako operazioa asteazken arratsaldean amaitzea aurreikusi dute. 

Eliza daraman trailerra 500 metro orduko abiaduran mugituko da eta lekualdaketa zuzenean jarraitu ahal da Suediako telebista publikoaren webgunean.

Nazioarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu