Albiste da
Gerra Gazan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Ayestaran: “Gosete-larrialdia deklaratzeak ez du egoera lasaitu, tankeak eta hegazkinak etengabe ari dira lanean”

18:00 - 20:00
Mikel Ayestaran, EITBren Ekialde Hurbileko berriemailea. Argazkia: EITB.

EITBk Ekialde Hurbilean duen berriemaleak kontatu duenez, Israelek Gaza osoa bereganatzeko asmoekin jarraitzen du. Gaza hiriburutik kanporatu nahi dituen herritarrak hegoaldera bidali nahi ditu, Nasser ospitalea dagoen ingurura. Alabaina, inguru horretan erasoek ez dute etenik. Gaur, abuztuak 25, 20 lagun hil ditu, tartean, 5 kazetari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Larramendi, Groenlandian bizi den euskal herritarra: "Harridura, beldurra eta haserrea dago; ez gaude salgai"

Abenturak eta esplorazioak 1986an eraman zuten lehen aldiz Ramon Larramendi Groenlandiara, eta han bizi da duela 40 urtetik. Adierazi duenez, Donald Trumpek uhartea erosteko egindako mehatxuek eta desioek aldaketa handia eragin dute groenlandiarren  iritzian (% 80, inuitak), duela urte batzuk arte nahiko "pro-amerikarrak" baitziren. Orain, ordea, sentimendu hori "erabateko gaitzespenean eraldatu da". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X