AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

ABCk bertan behera utzi du Jimmy Kimmelen telebista saioa Charlie Kirki buruz egindako iruzkinengatik

Pasa den asteleheneko saioan, Jimmy Kimmel umoregileak Donald Trump presidentearen bueltako jarraitzaileei leporatu zien Charlie Kirk ekintzaile ultrakontsebardorearen hilketarekin etekin politikoa atera nahi izatea. 

EA1081. BOGOTÁ (COLOMBIA), 17/09/2025.- Fotografía de archivo del 10 de marzo de 2024 del presentador Jimmy Kimmel hablando durante la 96.ª ceremonia anual de los Premios de la Academia en Los Ángeles (EE.UU). La cadena ABC anunció este miércoles que retirará "indefinidamente" de su programación el popular programa nocturno de Jimmy Kimmel debido a los comentarios vertidos por el presentador sobre Charlie Kirk, el activista conservador asesinado el pasado 10 de septiembre. EFE/ EPA/ Caroline Brehman ARCHIVO
Jimmy Kimmel aurkezlea artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Ameriketako Estatu Batuetako ABC telebista kateak Jimmy Kimmel Live umorezko late night arrakastatsuenetako bat bertan behera utzi du. 

Jimmy Kimmel umoregilearen saioa parrillatik kendu dute, hain zuzen ere, aurkezleak Charlie Kirk ekintzaile ultrakontserbadoreari buruz egindako iruzkinengatik. 

Pasa den asteleheneko saioan, Charlie Kirk ekintzaile ultrakontsebardorearen hilketarekin etekin politikoa atera nahi izatea leporatu zien Jimmy Kimmel umoregileak Donald Trump presidentearen bueltako jarraitzaileei, eta horren ondotik etorri da saioa bertan behera uzteko erabakia. 

Donald Trump presidente estatubatuarrak erabakia txalotu du, eta Jimmy Fallon eta Seth Meyersen saioekin ere gauza bera egitea eskatu dio NBC telebista kateari. 

Zure interesekoa izan daiteke

venezuela-asanblea-amnistia-efe.jpg
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Preso politikoentzako amnistia legea onartzeko lehen pausoa eman du Venezuelako Parlamentuak

Delcy Rodriguez presidente arduradunak bultzatutako eta ostegunean lehen bozketan onartutako proiektuak 1999tik (chavismoa boterera iritsi zenetik) gaur egunera arte atxilotutako preso politikoak hartzen ditu barne, eta kanpoan uzten ditu giza eskubideen urraketa larriengatik auzipetuak edo zigortuak. Kontsulta prozesua zabalduko da orain, eta bigarren eztabaida batean onartu beharko da gero.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arma nuklearren START III tratatua iraungi den egunean, eustearen aldeko jarrera agertu dute Errusiak eta AEBk

START III itunak arma nuklear estrategikoen kopurua mugatzen zuen, gehienez 1.550 buru nuklearretara eta 700 sistema balistikotara, bi potentzietako bakoitzerako, izan lurrean, itsasoan edo airean. Start III 2010eko apirilaren 8an sinatu zuten, Pragan, Dmitri Medvedev Errusiako eta Barack Obama AEBetako orduko presidenteek, eta 2021eko otsailean berritu zuten beste bost urterako eta gaur iraungi da.

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X