Utahko Fiskaltzak heriotza zigorra eskatuko du Tyler Robinsonentzat, Charlie Kirk hiltzeagatik
Robinsoni hainbat kargu leporatu dizkiote formalki, hilketa larriagotua tartean. Hainbat karguri egin beharko die aurre: justizia oztopatzea eta suzko arma tirokatuta delitu larria egitea (gorputzeko lesio larriak eragin zituen), lekukoak manipulatzea eta adingabe baten aurrean indarkeriazko delitu bat egitea.
Jeff Gray Utah konderriko fiskalak astearte honetan iragarri duenez, Tyler Robinsonentzako heriotza zigorra eskatuko du, Charlie Kirk ekintzaile ultrakontserbadore estatubatuarra hiltzeagatik.
Grayk prentsaurreko batean azaldu duenez, susmagarriak hainbat karguri egin beharko die aurre: justizia oztopatzea eta suzko arma tirokatuta delitu larria egitea (gorputzeko lesio larriak eragin zituen), lekukoak manipulatzea eta adingabe baten aurrean indarkeriazko delitu bat egitea.
Tyler Robinsonek bideokonferentzia bidez egin du agerraldia, eta keinu sorgor batekin entzun du astearte honetan bere aurkako akusazioa, Utah estatuko distritu-epaitegi batean.
Atariko ikustaldian, Tony Graf epaileak eta Utahko fiskaltzak Robinsonen epaiketaren hasiera irailaren 29an izango dela erabaki dute.