EBko Zibersegurtasun Agentziak "hirugarrenen zibereraso" bati egotzi dizkio zenbait aireportutan asteburuan izandako gorabeherak
Egoera horren ondorioz, aireportuek eskuz izapidetu behar izan zituzten fakturazioak eta ontziratzeak, boligrafo eta papelez. Ondorioz, hegaldi asko atzeratu eta bertan behera utzi behar izan zituzten lehen orduetan, nahiz eta gorabeherak asteburu osoan zehar izan.
Bruselako aireportua, joan den larunbatean. EFE.
Europar Batasuneko Zibersegurtasun Agentziak (ENISA, ingelesezko sigletan) "hirugarrenen zibereraso" bati egotzi dio asteburu honetan Europako hainbat aireportutan —besteak beste, Brusela, Berlin eta Londresen— ehunka hegaldi bertan behera uztera behartu zuen gertakarien jatorria.
"ENISAk berri izan duenez, hirugarrenen zibereraso batek etenarazi ditu aireportuetako operazioak", esan du agentziaren bozeramaile batek, gertatutakoaren atzean nor dagoen zehaztu gabe.
Gainera, agentzia sareen tokian tokiko ordezkariekin dago harremanetan, gertakariei erantzuteko eta ziberkrisia koordinatuta kudeatzeko, "gaiari buruzko informazioaren truke aktiboa" ziurtatzeko eta agintari nazionalei zeregin horretan laguntzeko.
Bruselako nazioarteko aireportua izan zen alerta eman zuen lehena, ostiralean AEBko Collins Aerospace konpainiak jasandako zibereraso batek etenaldi handiak eragin zituen hango zerbitzuetan eta Europako beste aireportu batzuetan, besteak beste, Berlinen, Dublinen eta Londresko Heathrowen.
Egoera horren ondorioz, aireportuek fakturazioak eta ontziratzeak eskuz izapidetu behar izan zituzten, paper eta boligrafoz, eta horrek hegaldi asko atzeratu zituen; lehen orduetan hegaldietako asko bertan behera utzi behar izan zuten, eta gorabeherak asteburu osoan zehar luzatu dira.
Bruselaren kasuan, aireportuak astelehenerako aurreikusitako hegaldien erdiak bertan behera uzteko eskatu zien konpainiei, baina aireportuak astelehen honetan jakinarazi duenez, normal antzean ibiltzen hasi da.
Zure interesekoa izan daiteke
Errusiako Estatu Nagusiko operazio burua hil dute Moskun, bonba-auto batekin egindako atentatu batean
Hasiera batean, Errusiako Instrukzio Batzordeak Ukrainako inteligentziari egotzi dio erasoa.
IRAren garaitik inoiz izan den gose greba luzeena egiten ari dira Palestina Actioneko kideak Erresuma Batuko kartzeletan
Gose greban denbora gehien daramatenak Amy Gardiner-Gibson eta Qesser Zuhrah dira, 50 egun, eta oso ahul daude. Justizia ministroarekin bilera eskatu dute euren abokatuek baina Gobernuak ezezkoa eman die.
Israelek beste 19 kokaleku legeztatu ditu Zisjordanian
Kolonoguneak legez kanpokoak dira nazioarteko araudiaren arabera, baina Netanyahuren gobernuak urteak daramatza estatus legala ematen; dagoeneko 69 kokaleku legeztatu ditu 2022tik. Hamasek "urrats kolonialtzat" jo du erabakia, eta "Palestinako lurraldea arpilatu" nahi izatea egotzi dio Israeli.
AEBk hirugarren petrolio-ontzi bat atxiki du Venezuelan
Bigarren ontzia abordatu ondoren, Venezuelako Gobernuak "pirateria" ekintzatzat jo du gertaera, eta tripulazioaren "bortxazko desagerpena" ere salatu du. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak bilera egingo du datorren asteartean, hilaren 23an, egoera aztertzeko.
130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon
Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.
Gutxienez bederatzi pertsona hil eta hamar zauritu dituzte Johannesburgetik gertu egindako eraso batean
Oraingoz, ez dakite zergatik egin duten erasoa, eta polizia-indarrek "beharrezko baliabide guztiak" bideratu dituzte gertatutakoa argitzeko.
Trumpen gobernuak Epstein auziko artxiboen zati bat kaleratu du
Pederastaren biktimek pozez hartu dute argitalpena, baina informazioa eta artxiboak falta direla salatu. Kaleratutako irudiotan, Bill Clinton presidente ohia ageri da jacuzzi batean.
Ukrainak Errusiarekin hitz egin nahi izatearen "seinale batzuk" jaso dituela azpimarratu du Putinek
Errusia "gatazka bide baketsuan amaitzeko" prest dagoela azpimarratu du, "joan den ekainean Atzerri Ministerioaren aurrean azaldu nituen printzipioetan oinarrituta" eta "gatazka eragin zuten jatorrizko arrazoiak ezabatuz gero".
AEBko Gobernuak Epstein pederastaren artxibo klasifikatuak argitaratuko ditu ostiral honetan, partzialki bada ere
Pasa den azaroan, AEBko Ordezkarien Ganberak Trumpen gobernua Jeffrey Epstein pederastaren artxiboak sekretupetik ateratzea behartzen duen legea onartu zuen. Lege-testuaren arabera, material hori "kontsultatzeko eta deskargatzeko" moduan egon beharko da.
Europar Batasunak 90.000 milioi euroko mailegua emango dio Ukrainari, zor bateratuaren bidez finantzatuta
Momentuz, 27 herrialdeetako agintariek ez dituzte aktibo errusiarrak erabiliko Ukraina finantzatzeko.