Atzerapenak eta arazoak Europako aireportuetan, zibereraso baten ondorioz
Bruselako aireportuak bidaiariak erregistratzeko eta hegazkinera igotzeko operazioak kontrolatzen dituen hornitzailearen aurkako eraso informatiko bat salatu du, eta Heathrowk "arazo teknikoak" aipatu ditu atzerapenak justifikatzeko. Hain zuzen ere, bertan behera geratu da Loiutik Londresko aireportu horretara zihoan hegaldi bat.
Europako zenbait aireportutan atzerapenak eragin ditu erregistratzeko eta hegazkinera igotzeko operazioak kontrolatzen dituen hornitzailearen aurka larunbat honetan izandako zibereraso batek, tartean Bruselan, Berlinen eta Londresen.
Gurean, atzerapenek hegaldi bati eragin diote Loiuko aireportuan, bertan behera geratu baita Heathrow aireportua helburu zuen hegaldi bat. Aenak, hala ere, jakinarazi du Espainiako Estatuko aireportuetan oraingoz ez dagoela bestalako gorabeherarik.
Bruselako aireportuan zibereraso bat izan da bart, erregistratzeko eta hegazkinera igotzeko prozesuak kontrolatzen dituen hornitzailearen aurka, Belgikako hiriburuko aireportuak zabaldutakoaren arabera.
Brussels Airportek ohar baten bidez adierazi duenez, zibererasoak Europako beste zenbait aireportutan ere izan du eragina, baina ez du xehetasun gehiagorik eman.
Ondorioz, erregistratzeko eta hegazkinera igotzeko operazioak eskuz egin behar izan dituzte.
Aireportuko iturrien arabera, erasoak "eragin handia du hegaldien ordutegian, eta, zoritxarrez, atzerapenak eta hegaldiak bertan behera uztea eragingo du".
Bestalde, Londresko Heathrow aireportuaren (Europako handiena) esanetan, erregistratzeko eta hegazkinera igotzeko operazioak egiten dituen hornitzaileak "arazo teknikoak" izan ditu, eta horrek atzerapenak eragin diezazkieke bidaiariei.
X sare sozialaren bidez zabaldutako mezu batean, Heathrowk azaldu du Collins Aerospace enpresak, "mundu mailako aireportu askotako hainbat airelineari fakturatzeko eta ontziratzeko sistemak" ematen dizkien enpresak, "abiatu nahi duten bidaiariei atzerapenak eragin diezazkiekeen arazo tekniko bat" izan duela.
Berlin-Brandenburg aireportuak ohar labur bat argitaratu du bere webgunean, eta honakoa azaldu du bertan: "Europan jarduten duen zerbitzu-hornitzailearen arazo tekniko baten ondorioz, itxarote-denbora gehiago dago fakturazioan". "Konponbide azkar bat emateko lanean ari gara", gaineratu du.
Oraingoz, ez dago argi zibererasoak kontinenteko beste aireportu batzuetan etenik edo kalterik eragin duen. Inork ez du eraso informatiko hori bere gain hartu.
Dublingo aireportua, ebakuatua
Dublingo aireportuko terminal bat hustu dute, segurtasun-alerta baten ondorioz.
RTE Irlandako irrati-telebista publikoak jakitera eman duenez, terminala ebakuatu egin dute 11:30ean "segurtasun alerta" bat jaso ostean. Momentuz, ez omen du loturarik Bruselan gertatutakoarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".