Zer da Palestinako Estatua onartzea?
Palestinako Estatuaren onarpena nazioarteko eztabaidaren erdigunera itzuli da, Erresuma Batuak, Kanadak eta Australiak pausoa eman berri duten honetan. Baina... Zer dakar herrialde batek Palestinako Estatua onartzeak? Hona hemen gakoak.
Palestinako Estatuaren onarpena nazioarteko eztabaidaren erdigunera itzuli da, Erresuma Batua, Kanada eta Australia pausoa eman berri duten honetan. Baina... Zer dakar herrialde batek Palestinako Estatua onartzeak? Hona hemen gakoak:
Lehenik eta behin... Zer da estatu bat aitortzea?
Izatez, estatu bat aitortzea ekintza diplomatiko bat da. Horren bitartez, herrialde batek ofizialki onartzen du beste herrialde bat entitate subirano gisa. Autodeterminaziorako duen eskubidea onartzea, gobernua eta erakundeak onartzea eta, kasu gehienetan, harreman diplomatikoak ezartzea dakar. Palestinaren kasuan, gainera, Estatu independente bat sortzeko asmoaren aldeko keinu politikoa da.
Zenbat herrialdek aitortu dute gaur egun Palestinako Estatua?
Nazio Batuak osatzen duten 193 herrialdeetatik 150ek onartzen dute Palestinako Estatua. Gehienak Asia, Afrika eta Latinoamerikakoak dira. Europan, eztabaida piztuta dago. Suedia izan zen urratsa ematen lehena, 2014an, eta duela gutxi Espainia, Irlanda eta Norvegiak bat egin dute. Igande honetan, Erresuma Batuak, Kanadak eta Australiak aurrerapausoa eman dute; Frantziak ere aurrera egingo du, astelehen honetan.
Ba al du benetako eraginik Israel eta Palestinaren arteko gatazkan?
Berez, aitorpenak ez du egoera aldatzen, baina eragin sinboliko eta diplomatiko nabarmena du. Palestinaren nazioarteko zilegitasuna indartzen du, eta Israeli presioa egiten dio negoziazioei ekin diezaien. Gobernu askorentzat, bi estatuen konponbidea bultzatzeko modu bat ere bada.
Israelek zer iritzi dio?
Israelek gutxietsi egin ditu alde bakarreko aitorpenak, uste baitu Palestinako Estatua alde biko negoziazioen bidez soilik sortu behar dela. Egunotan, Netanyahu haratago joan da, eta behin baino gehiagotan azpimarratu du "ez dela Palestinako Estaturik egongo", inola ere.
Israelek dio keinu horiek bake prozesua ahultzen dutela eta palestinarrak saritzen dituztela, kontzesiorik egitea eskatu gabe. Era berean, salatu du aitorpen horietako askok ez dutela aintzat hartzen Hamasen papera (Israelek, EBk eta AEBk talde terroristatzat jotzen dute).
Eta zer dakarkio Palestinari?
Palestinako Aginte Nazionalaren ustez, aitorpenak bakoitza funtsezko babesa dira. Nazioartean duen zeregina indartzen du, Nazio Batuen erakundeetan parte hartzea bultzatzen du eta nazioarteko auzitegietan lege-ekintzaak abiarazteko bidea ireki dezake.
Palestina aitortzea Israelen aurka egotea da?
Ez, nahitaez. Palestinako Estatua onartu duten herrialde askok azpimarratzen dute bakearen aldeko keinua dela, eta ez Israelen aurkakoa. Gehienek defendatzen dute bi herriek estatu seguruetan, aitortuetan eta muga zehatzekin bizitzeko eskubidea dutela. Zentzu horretan, aitorpenak bi estatuen konponbidea indartu nahi du, eta ez negoziazioak ordezkatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.
Israelgo Poliziak gas negar-eragilea erabiliz sakabanatu ditu Al Aksa meskitara hurbildu diren palestinarrak
Meskita hori musulmanentzat hirugarren garrantzitsuena da. Israelek sarbidea mugatuta dauka 2023ko urriaren 7an Hamasek erasoak egin zituenetik, baina Irango gerra hasi zenetik blokeoa nabarmenagoa da; beraz, fededun asko Jerusalemgo Hiri Zaharreko harresitik kanpo elkartu dira ramadanaren amaierako otoitzak elkarrekin egiteko.
Iranek Turkiari eta Omani eraso egin izana ukatu du Khameneik, eta Israelen "bandera faltsuko operazioak" direla ziurtatu du
Irango buruzagi gorenak "harreman hobeak" izateko eskatu die Afganistani eta Pakistani "musulmanen zatiketa saihesteko", "herrialde anaiak" direlako, eta bitartekari izateko prest agertu da.
Ekialdi Hurbilean izandako azken erasoek petrolio azpiegiturak eta garraioa izan dituzte helburu
Azken orduetan ugaritu egin dira petrolio azpiegituren eta garraioen aurkako erasoak. Iranek eta Qatarrek partekatzen duten gas plantaren aurkako erasoa egin du Israelek. Iranek gogor erantzun du, misil oldea jaurtiz Bahrain, Saudi Arabia, AEB, Kuwait eta Jerusalem aldera.
EBk premiazko neurriak eskatu ditu Irango gerraren eragin ekonomikoa geldiarazteko
Europako buruzagiek energiaren prezioari buruzko berehalako neurriak eskatu dizkiote Batzordeari, eta gatazka arintzearen alde agertu dira; zenbait herrialde Ormuzko itsasartera laguntza bidaltzeko prest agertu dira.