ERASOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru hildako eta hiru zauritu larri sinagoga baten ondoan izandako eraso batean, Manchesterren

Hildakoetako bat erasotzailea bera da. Poliziak tirokatuta hil da. Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak aitortu du "atsekabetuta" dagoela erasoarekin, eta azpimarratu du gertatutakoa "are lazgarriagoa" dela Yom Kippur egunean egin delako; juduentzako egunik sakratuenean egin baita, alegia.

18:00 - 20:00

Bi pertsona hil eta hiru larri zauritu ditu Ingalaterrako Crumpsall (Manchester) herriko sinagogaren ondoan izandako eraso batean, auto batek harrapatuta batzuk, eta sastakatuta, beste batzuk. 

Erasotzailea ere hil egin da, polizia-agenteek haren aurka tiro egin baitute.

Gertakariak 9:30ak pasatxoan izan dira (bertako ordua). Larrialdi-zerbitzuek lau pertsona artatu dituzte, eta horietako batek gutxienez arma zuriz egindako zauriak ditu.

Andy Burnham Manchesterreko alkateak BBC kateari adierazi dionez, erasoa amaitu da, eta "arriskua igaro dela dirudi", baina Poliziak bertan egotea saihesteko gomendatu die herritarrei. Burnhamek esan du ustezko erasotzailea hil dutela, baina ez da ofizialki baieztatu.

Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak aitortu du "atsekabetuta" dagoela erasoagatik, are gehiago Yom Kippur eguna den honetan egin baita, juduentzako egunik sakratuenean, alegia, eta horrek erasoa "are lazgarriagoa" izatea egiten duela azpimarratu du.

Britainia Handiko lehen ministroa lehenago bueltatuko da Kopenhagetik, Europako Komunitate Politikoko buruzagien bilera batean parte hartzen ari zen. Arratsalde honetan bertan COBR batzordearen bilera deitu eta horren buru izango da, gertatutakoa aztertzeko, BBCk jakitera eman duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X