Gazatar askorentzat "etxera bueltatzea" metafora bat besterik ez da
Irudiek ongi erakusten dute Gazaren gaur egungo egoera. Osasun Ministerioaren arabera, 7.000 hildako daude hondakinen azpian. 3.600 desagertutako pertsonak omen dira; beste hainbeste, ordea, inork erreklamatuko ez dituen susmoa dute, 2.700 familia oso akabatu dituztela uste baitute.
Nazioarteko albiste gehiago
Israelgo bahituen senitartekoek azken manifestazioa egin dute Tel Aviven
2023ko urriaren 7ko erasotik bahituta dauden israeldarrak askatzea eskatu dute azkenekoz. Testuinguru ezberdin batean egin dute oraingo honetan, su-etena indarrean delako. AEBren bitartekaritzarekin itundutako akordio horren arabera, 72 orduko epean, bahituta eta bizirik dauden 20 pertsona askatuko ditu Hamasek.
Laguntza humanitarioa daramaten kamioiak Rafahko pasabidetik sartzen hasi dira
UNRWA agentziak jakinarazi duenez, Gazara laguntza humanitarioa daramaten kamioiak Rafahko pasabidetik sartzen hasi dira. Dirudienez, 6.000 kamioi inguru daude bertatik pasatzeko prest. Aurreikuspenen arabera, 600 kamioi sartuko dira egunean.
Gaza berreraikitzeko nazioarteko konferentzia egingo dute Egipton
AEBko, herrialde arabiar nagusietako eta Europako zenbait herrialdetako ordezkariak bilduko dira bertan, Espainiakoak eta Frantziakoak tartean.
Lehen gau "lasaia" Gazan, hainbat hilabetez etengabe bonbardatu ostean
Milaka gazatar hasi dira jada hiriaren hegoaldeko babeslekuak uzten eta Gazara itzultzen. Bien bitartean, soldadu israeldar askok oraindik ez dute "lerro horia" igaro, bahituen eta presoen trukea oraindik ez baitute egin.
Trump, Machadok irabazitako Bakearen Nobel sariaren inguruan: "Berak deitu dit, eta nire omenez onartzen duela esan dit"
Donald Trump AEBko presidenteak esan du Maria Corina Machadok, 2025eko Bakearen Nobel saria jaso duen venezuelarrak, dei egin diola ostiral honetan, saria bere omenez onartu duela esateko. Trump txantxetan aritu da horren inguruan.
Trump Israelera eta Egiptora joango da, Hamasek eta Israelek sinatutako akordioarekin lotuta
Dirudienez, AEBko presidenteak Gazari buruzko goi-bilera moduko bat egiteko asmoa du Egipton, eta datorren astearen hasieran buruzagi europarrak eta arabiarrak elkartu nahi ditu bertan. Sanchezek jakinarazi du bertan izango dela.
Macronek Lecornu izendatu du berriro lehen ministro, eta gobernua osatzeko agindu dio
Lecornuk onartu egin du "urtearen amaierarako Frantziari aurrekontu bat ematea eta eguneroko bizitzako arazoei erantzutea". Hala ere, arratsaldean Macronekin izandako bileraren ostean, oposizioko buruzagiek iragarri dute zentsura-mozio bat aurkeztuko dutela bere ildoko norbait berriro izendatuz gero.
Xabier Madariaga: "Gazatarrak bonbarik gabeko lehen gaua bizitzeko prestatzen ari dira"
EITBk bertatik bertara kontatuko du su-etenaren lehen orduetan Gazan eta Israelen gertatzen den guztia, Xabier Madariaga Gazan baitago. Israelgo Armadaren erasoaldia amaitu ostean, gazatar asko ikusi ditu Gaza iparraldera bidean, etxera edo hondar artera itzultzen.
Errusiak erasoak areagotu eta Kieveko herritarren % 10 inguru hornidurarik gabe utzi ditu
Errusiak 460 drone baino gehiago jaurti ditu bart, eta horietatik 60k hainbat kalte egin dituzte. Gainera, mota ezberdinetako 32 misil ere baliatu ditu, 14 misil balistiko eta 2 hipersoniko tartean.