Su-etena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazatar askorentzat "etxera bueltatzea" metafora bat besterik ez da

Gazako egungo egoera. Bideotik hartutako irudia.
Iragarkia
Etxera itzultzeko ametsa betetzen hasi zaie. Etxea,  askorentzat dagoeneko metafora besterik ez bada ere. 
Zalantzak, beldurrak hor diraute, baina oraingoan bai, su etena erreala eta iraunkorra izateko itxaropena gailendu da. 200.000 gazatarrek hartu dute iparralderako bidea. 
“Eskerrak jainkoari” “Sufrimendua amaitu da”
Zerrenda osoa suntsituta dago. Irudiok ongi erakusten dute. Gazako osasun ministerioaren arabera 7000 hildako daude hondakinen azpian. 3600 desagertutako pertsonak omen dira, beste hainbeste ordea inork erreklamatuko ez dituen susmoa dute. 2700 familia oso hil dituztela uste baitute.
Haurren ospitalea, onkologikoa… egoera honetan daude hirian. 
Dena dago oraindik gauzatzear. Laguntza daramaten 6000 kamioi daude prest Egipton eta Jordanian, baina oraindik ezin izan dira sartu. Egunero 600 sartzea da adostutakoa
Desplazatuei Egiptotik Palestinara, Rafahtik, pasatzea ere ahalbidetuko zaie lehendabizikoz, baina noiz eta nola ordea ez dute iragarri.
18:00 - 20:00

Irudiek ongi erakusten dute Gazaren gaur egungo egoera. Osasun Ministerioaren arabera, 7.000 hildako daude hondakinen azpian. 3.600 desagertutako pertsonak omen dira; beste hainbeste, ordea, inork erreklamatuko ez dituen susmoa dute, 2.700 familia oso akabatu dituztela uste baitute.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X