Israel
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Horrela askatuko dituzte Hamasen eskuetan dauden azken bahituak

Mikel Reparaz, jefe de internacional de EITB, nos cuenta cómo se va a producir esa liberación de los rehenes israelíes.
18:00 - 20:00
Mikel Reparaz, EITBko nazioarteko burua. Bideotik ateratako irudia.

Dena prest dago Israelgo bahituak askatzeko. Gazatik Reimeko base militarrera eramango ditu armada israeldarrak, eta handik ospitaleetara. Israeldik, Mikel Reparaz EITBko nazioarteko buruak azaldu digu nola askatuko dituzten azken bahitu horiek.

Zure interesekoa izan daiteke

Manifestación Minnesota
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka manifestari atera dira kalera Minneapolisen, immigrazi agente batek Renee Good tiroka hil izana salatzeko

Milaka manifestari atera dira larunbat honetan berriro Minneapoliseko erdiguneko kaleetara protestan, Immigrazioa eta Aduanak Kontrolatzeko Zerbitzuko agente batek emakume bat hil ostean pasa den asteazkenean. Minnesotako Etorkinen Eskubideen aldeko Ekintza Batzordeak deitu du manifestazioa, hilketa izan zen tokitik oso gertu.  Bertako buruzagiek, Tim Walz gobernadoreak barne, Minnesotako Atxiloketa Kriminalen Bulegoa auzian inplikatzeko beharra defendatu dute, baina erakunde horretatik salatu dute Ikerketa Bulego Federalak (FBI) betoa jarri diela kasuarekin zerikusia duen materiala eskuratzeko. FBIk bere esku bakarrik utzi du ikerketa.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X