bilaketa lanak gazan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek "lerro horia" zeharkatzeko baimena eman die Hamasi eta Gurutze Gorriari, bahitu israeldarren gorpuak bilatzeko

Milizien esku zeudela, Israelgo Armadak Gazako Zerrendaren aurka egindako erasoen erdian hil ziren 11 israeldarren itzulera bizkortzeko asmoarekin eman dio horretarako baimena Israelek. 

Israel autoriza la entrada de especialistas para buscar cuerpos de rehenes en Gaza
Gazan hildako israeldar bahituen bilaketa. Argazkia. Europa Press

Israelgo Gobernuak baimena eman die Hamaseko milizietako kideei eta Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeari (CICR) gorpuen bilaketa lanetan parte hartzeko. Hori horrela, "lerro horitik" harago dauden eremuetan sartu ahal izango dira, bahitu eta preso israeldarren gorpuzkiak aurkitzeko ahaleginean.

Hain zuzen ere, milizien esku zeudela, Israelgo Armadak Gazako Zerrendaren aurka egindako erasoen erdian hil ziren 11 israeldarren itzulera bizkortzeko asmoarekin eman dio horretarako baimena Israelek. 

Israelgo Armadaren irratiak jaso du, Gobernuko iturrien bitartez, horretarako baimena. Rafah-n, Khan Yunisen (hegoaldean) eta Nuseiraten (erdigunean) egingo ituzte lan horiek, Hamasek jakitera eman duenez.

Joan den larunbat gauean, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak bere oniritzia eman zion Egiptoko talde bati Palestinako enklabean jarraitzen duten israeldar bahituen gorpuzkiak aurkitzen saiatzeko.

Netanyahuren bulegoak, behinik behin, informazio hori baieztatu zien Israelgo zenbait hedabideri, eta zehaztu zutenez, bilaketa lanetarako egokitutako hainbat ibilgailu ere sartu ziren bertara.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X