Abiadura handiko tren-zerbitzua hankaz gora dago Frantzian, Lyon hegoaldean izandako bandalismo-ekintza baten ondorioz
Estatuarena den SNCF tren-konpainiak goizean goizetik bere webgunean adierazi duenez, tren-zirkulazioaren egoera "oso nahasia" dago eta "bidaia asko bertan behera uztea" aurreikusi da, zifrarik eman ez duen arren.
Lyon eta Valence artean izandako bandalismo-ekintza baten ondorioz, eten egin behar izan dute astelehen honetan tren-korridore horretako zirkularioa, Frantzian trafiko handienetakoa duena, eta herrialdearen iparraldea Marseilla, Montpellier eta Bartzelonarekin lortzen dituzten trenek erabiltzen dutena.
SNCF konpainiak goizean goizetik jarri du oharra bere webgunean, trenen zirkulazioaren egoera oso nahasia zela absiu eman du eta tren asko bertan behera geldituko zirela oharatarazi.
Azaldu duenez, arazoen iturburua "abiadura handiko linean egin duten bandalismo-ekintza" bat izan da, Lyon eta Valence artean trafikoa etenarazi du. Zehazki, Lyon eta Avignon arteko seinaleen kable-sarean sutea piztu da, eta horrek eragin ditu gorabeherak. Adierazi dutenez, tren batzuk linea zaharra erabiltzen ari dira, eta horrek bidaiak 2 ordu eta erdi luzatzea dakar, baina, jakinarazi dutenez "linea horretan ere badira arazoak, kableak lapurtu baitituzte, eta, ondorioz, trenak ezin dira linea horren bidez ibili".
Rodanoko korridore horretatik doazen lineak erabiltzen dituzten bezeroei joan-etorriak atzeratzeko eskatu die SNCFk, eta geltokira joaterako hartu asmo zuten trenak aterako diren ala ez galdetzeko. Gogorarazi dietenez, bertan behera gelditutako trenen txartelen dirua osorik itzuliko zaie eta doan atera ahal izango dute txartela beste data baterako.
Astearte goizerako normaltasuna berrreskuratzea espero du konpainiak.