Beste bahitu baten gorpua Israelen esku utzi du Hamasek
Talde palestinarrak baliabide faltari egotzi dio bahituen gorpuak berreskuratzeko atzerapena.
Gurutze Gorria, bahitu baten gorpua jaso ondoren. Argazkia: Europa Press
Israelgo Armadako tropek, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen eskutik, Gazako Zerrendan bahitu baten gorpua jaso dute astelehen gauean, Benjamin Netanyahu presidentearen Bulegoak ohar bidez berri eman duenez.
Hilkutxa Auzitegiko Medikuntzako Zentrora eramango dute, eta han egiaztatuko dute nor den. Behin egiaztatuta gatibuetako baten gorpua dela, 12 gorpu izango dira Hamasek akordioaren esparruan entregatu behar dituenak.
Palestinako fakzioek igandean zabaldu zituzten bilaketak "lerro horitik" haratago, hau da, Israelgo Armadaren kontrolpean jarraitzen duen eremura, zeinak kokagunearen % 53 kontrolatzen jarraitzen duen.
Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea lanean egon da, eta Egiptok pala kargatzaileak, hondeamakinak eta ibilgailuak ere bidali zituen, laguntza gisa.
Khalil al-Hayya Hamasen ordezkaritza negoziatzailearen buruak astelehen honetan kanal ofizialetan zabaldutako oharrean adiarazi duenez, "borondate irmoa eta nahikoa dugu gerra Gazara itzultzea eragozteko", eta ez diote Israeli "inolako aitzakiarik" eman nahi bonbardaketei berriro ekiteko.
Hala ere, bahituen gorpuak bilatzeko "arazoei" aurre egiten jarraitzen dutela azpimarratu du, hondakin tonak daudelako, eta Israelek bi urte baino gehiago bonbardatu ondoren Gaza erabat suntsituta dagoelako.
"Presoen gorpuak bilatzeko arazoak daude; izan ere, okupazio sionistak Gazako Zerrenda eraldatu du sarraski-gerran", deitoratu du.
Halaber, adierazi du gorpu horiek lurperatzeaz arduratzen ziren taldearen arduradunak Israelen erasoetan hil zirela edo "ez dakitela non lurperatu zituzten".