ERRESUMA BATUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Poliziak ez du Londres iparraldeko tren batean izandako erasoa terrorismoarekin lotzeko zantzurik sumatu

Britainiarrak dira erasoaren bi egileak, eta "ez du terrorismoarekin zerikusirik", esan du prentsaurrekoan Garraoi Poliziaren buru John Lovelessek. Zauritutako hamar lagunetatik bi egoera kritikoan daude, "hiltzeko arriskuan".

tren

Gutxienez 10 pertsona zauritu dituzte Huntingdonen, Cambridgeshire konderrian, Londres iparraldean, tren batean labankadaz egindako eraso batean.

Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak "gertakari ikaragarria" izan dela esan du erasoa izan eta denbora gutxira X sare sozialeko bere kontuan.

Erasoarekin lotuta, bi pertsona atxilotu dituzte, biak britainiarrak. Hortaz, "ez du ematen eraso terrorista izan denik", esan du prentsaurrekoan Garraio Poliziaren buru John Lovelessek.

32 eta 35 urteko bi gizonezko dira atxilotuak. Biak ala biak epailearen aurrera eraman dituzte, gertatutakoa argitze aldera.

Doncasterretik (Ingalaterra iparraldea) atera da trena, eta Londresko King's Cross geltokira bidean zen, baina zerbitzua eten egin dute Huntingdon parean, erasoaren berri izan eta berehala.

Hamar zaurituetatik bi egoera larrian daude, "hiltzeko arriskuan", adierazi du Polizia buruak. Beste lau laguni alta eman diete.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X