Israelek 15 gorpu itzuli ditu, soldadu baten gorpua jaso ostean
Erabat suntsitutako gune batean egin dute gorpuen trukea. Ospitaleek egoera negargarrian ari dira gorpuak jasotzen, eta familiek horrela identifikatu behar izaten dituzte euren senideak. Biitartean, Israelgo Armadak beste bi palestinar hil ditu, "lerro horia" zehartu dutela argudiatuta. Guztira 69.000 pertsona baino gehiago hil dira jada Gazan.
Gurutze Gorriaren auto bat, Gazan. Argazkia: Europa Press.
Khan Yuniseko Nasser Ospitaleak, Gazako Zerrendako handienetakoak, beste 15 palestinarren gorpuak jaso ditu larunbat honetan. Palestinarrek, berriz, beste israeldar baten gorpua entregatu diote Gurutze Gorriari.
Azken horiek zenbatuta, 300 gorpu jaso dituzte jada Gazan, baina 89 bakarrik identifikatu ahal izan dituzte.
Gazako osasun-agintariek salatu dutenez, gorpu askok tortura zantzuak dituzte, eskuburdinak jarrita edo begiak estalita. Horrek are gehiago zaildu du horiek identifikatzeko lana. Baliabide egokirik gabe, familien laguntzarekin identifikatzen ari dira hildakoak.
Palestinako Osasun Ministerioaren esanetan, 69.000 baino gehiago dira jada Gazan hildakoak Israelen erasoaldia hasi zenetik. Izan ere, Gazan lurperatuta zeuden beste 300 gorpu aurkitu dituzte azken orduotan.
Bestalde, Israelgo Armadak onartu egin du beste bi palestinar hil dituztela. Horren arabera, "marra horia" zeharkatu zuten, su-etena indarrean dagoen eremuko muga zehazten duena. Israelgo tropek "mehatxutzat" jotzen dituzte marra hori zeharkatzen duten palestinarrak, eta, beraz, tiro egin diete, aurretik abisurik eman gabe.
Su-etena hitzartu zenetik, 240 pertsona baino gehiago hil dira jada.
Hamasek, bere aldetik, iragarri du aurkitu duela 2014tik desagertuta zegoen soldadu israeldar baten gorpua. Hori eta identifikatu gabe dauden beste sei gorpu Gurutze Gorriaren esku utziz gero, baliteke Israelek eta Palestinak beste fase bat abiatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 66 pertsona hil eta 70 zauritu dira Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeramatzan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zihoazen hegazkinean.
EAEko osasungintzako hizkuntza-eskakizunak “eskumen nazionalak” direla ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak hala erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatu zuen osasun-arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitatean eragina izan dezaleela.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.