Japoniak tsunami alerta kendu du, eta ohartarazi du beste lurrikara bat egon daitekeela
Lurrikararen ondorioz kaltetutako eraikinetako bat.
Japoniak tsunami alerta bertan behera utzi du astelehen honetan herrialdearen iparraldea astindu zuen 7,5 graduko lurrikararen biharamunean, baina agintariek alerta berezia aktibatu dute datozen egunetan ezohiko lurrikara bat izateko arriskua baitago.
Zure interesekoa izan daiteke
Zelenskik berretsi du ez duela lurralderik lagako eta bake planaren beste berrikuspen bat prestatzen ari da
Zelenskik azaldu duenez, Donald Trumpen administrazioak aurkeztutako planaren hasierako 28 puntuetatik Kieventzat guztiz onartezinak ziren zortzi puntua erretiratu dituzte, Kievek eta Washingtonek Genevan, Abu Dabin eta Miamin egin dituzten bileretan.
Dena prest Oslon bakearen Nobel sarirako, Maria Corina Machado bertan izango ote den ezbaian dagoela
Venezuelako opositoreak Norvegiako hiriburura bidaiatuko duela ziurtatu dio Nobel Institutuari. Hala balitz, Machadok 2024ko abuztutik egin duen lehen agerraldi publikoa izango litzateke. Bakearen Nobel Batzordeko buruak bidaia "arriskutsua" dela esan du, Nicolas Maduroren Gobernuak Machadoren aurka hartu ditzazkeen errepresaliengatik.
Dinosauroen aztarnategi handiena aurkitu dute Bolivian
Paleontologo talde batek 16.000 dinosauro lorratz baino gehiago identifikatu ditu Panpa Karriketako Aztarnategian, Torotoro Parke Nazionalean. Dinousario haiek oinez, korrika eta igerian ibili ziren, duela milioika urte kostalde bat izandako lurraldean.
Zelenskik eta E3ko liderrek aurrerapauso gutxirekin amaitu dute Londresko bilera, "une kritiko" honetan
Ukrainako presidenteak "bakerako urrats txikiak" izan direla esan du, hala ere, eta laster AEBri Trumpen planaren bertsio berrikusia itzultzea espero duela. Bileraren ostean, Ukrainako presidentea Bruselara joan da, bilera izango baitu asteartean Von der Leyenekin, Costarekin eta Rutterekin.
Paramountek Warner Bros erosteko 108.400 milioiko eskaintza oldarkorra egin du, eta Netflixen eskaintza gainditu
Ostiralean jakinarazi zen Netflixek Warner Bros. Discovery erosi zuela 82.700 milioi dolarren truke, eta astelehen honetan Paramount Skydancek eskaintza gainditzen duen EEP oldarkorra aurkeztu du.
7,6 graduko lurrikara batek Japoniako iparraldea astindu du eta tsunami alerta ezarri dute
Agintariek 23.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte hiru metrorainoko olatu arriskuagatik. Tohoku Electric Power enpresa, lurrikararen inguruan dauden bi zentral nuklearren operadorea, lantegietako egoera aztertzen ari da.
Swinneyk Eskoziaren independentziarako bideari berrekingo dio, hauteskundeak gehiengo nahikoarekin irabaziz gero
Eskoziako egungo ministro nagusi eta Eskoziar Alderdi Nazionalistako buru denak, independentzia ardatz hasita ekin dio datorren urteko hauteskundeetarako kanpainari. Maiatzean izango dira bozak.
Milaka lagunek ospatu dute Sirian Bashar Al Asad diktadorearen amaieraren lehen urteurrena
Milaka pertsona kalera atera dira gaur Damaskon, Sirian, Al Assad familiaren 54 urteko diktadurari eta 13 urteko gerra zibilari amaiera eman zien askapen egunaren lehen urteurrena ospatzeko.
Urtebete da Sirian Bashar Al-Assaden agintaldia amaitu zela, eta urrun daude oraindik baketik eta normalizaziotik
Hamabi hilabeteotan aurrerapausoak eman badira ere, siriar asko oraindik ere muturreko egoeran bizi dira. Ahmed al-Shara Siriako presidenteak hitzeman du herrialde osoa berreraikiko duela, eta herritarrei eskatu die ahaleginak egin ditzatela egonkortasuna sendotzen laguntzeko.