EBk akordioa iragarri du asilo-eskatzaileak "hirugarren herrialde seguruetara" deportatzea errazteko
Europako Kontseiluaren eta Europako Parlamentuaren arteko behin-behineko akordioak babes-eskaerak ez onartzeko kasuistikak zabalduko ditu.
Migratzaileak Frantziako hondartza batean, txalupa bat hartzeko zain. Argazkia: EFE
Europak beste urrats bat eman du asilo-politiken alorrean eta EBtik kanpo migratzaileak deportatzeko bidea erraztu du. Europar Batasuneko Kontseiluak eta Europako Parlamentuak behin-behineko akordioa lortu dute asilo-eskaera baten edukia aztertu gabe atzera bota ahal izateko, “hirugarren herrialde seguru” kontzeptua berriz ere definituz. Akordio horren helburua da eskatzaileak Europar Batasunetik kanpoko herrialde seguruetara itzultzea erraztea.
Asteazken goizaldean itxi dute akordioa Hogeitazapiek eta Europako Parlamentuko ordezkariek. Orain, bi erakundeek berretsi egin beharko dut, erabakia ofizial bihurtzeko.
"Hirugarren herrialde segurua" aplikatzeko kasu berriak
Akordioaren arabera, estatu kideek hirugarren herrialde seguruaren kontzeptua aplikatu ahal izango dute hiru egoera zehatzetan. Mekanismo horri esker, asilo-eskaera bat atzera bota daiteke, haren edukiaren balorazioa egin gabe.
Kasu horietako lehenengoak asilo-eskatzailearen eta segurutzat jotzen den hirugarren herrialde baten artean lotura egotea aurreikusten du. Hala ere, testuak aldaketa garrantzitsu bat sartzen du: konexio hori ez da nahitaezko irizpidea izango ukapen hori aplikatzeko.
Bigarren egoerak aukera emango du kontzeptu hori aplikatzeko eskatzailea Europar Batasunera iritsi aurretik hirugarren herrialde seguru batean egon denean, baita estatu horrekin aldez aurretik loturarik egon ez arren.
Hirugarren kasuari dagokionez, "hirugarren herrialde segurua" kontzeptua aktibatuko da estatu kide baten eta hirugarren herrialde seguru baten artean akordio edo hitzarmen bat dagoenean, EBtik kanpo dagoen hirugarren herri horrek asilo-eskaera aztertuko duela bermatzen badu.
Puntu horrek asiloaren izapidetzea kanpora ateratzeko aukera indartzen du, betiere hirugarren herrialdeak eskaeren azterketa formalki bere gain hartzen badu eta Europako araudiaren arabera segurutzat jotzen bada.
Hala ere, akordioak muga garrantzitsu bat du: azken kasu hori ezin izango da aplikatu bakarrik dauden adingabeen kasuan, mekanismo horren erabileratik kanpo geratzen baitira.
Behin-behineko akordioa formalki berretsi beharko dute orain EBko Kontseiluak eta Europako Parlamentuak. Indarrean 2026ko ekainaren 12an sartuko litzateke, eta egun horretatik aurrera aldaketak zuzenean aplikatuko lirateke estatu kide guztietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".